Dantzing
Inozoarena egiten
Inozo
hutsa naiz. Krisi hotsak zirela eta kultura babestu beharra
aldarrikatzen hasi zirenean pentsatu nuen dantzari ez ziola askorik
eragingo murrizketa aroak. Gutxi duenari nekez kenduko baitzaio asko.
Inuzentea ni. Horrenbeste urte, bilera, proposamen, txosten, porrot eta
lorpen txikien ondoren, erakundeek dantza sustatzeko emandako urrats
nimiño batzuk antzematen hasi garenean, danba, krisia etorri dela eta
atzeraka bi urrats bakarra emandako tokian. EAEko gobernuak dantza
sustatzeko plana onartu berritan etorri dira krisia eta gobernu
aldaketa. Aurreko gobernuak estrategikotzat jo ondoren hozkailuan sartu
zuen plana, eta hor egon da, ondo konserbatuta bai, ia-ia izoztuta
esango nuke. Etorri da berria, identitate kontuak ahaztu eta
normaltasuna ekarri behar diguna, eta ez omen zaio aurrekoen plana
gustatzen. Lau urte Dantza-etxeak, dokumentazio zentroa, dantza
ikasketak, eta abarretaz hitzegiten eta alper alperrik. Hemen dugu
normaltasuna berriz ere, alegia, erakundeei dantza piperrik ere
interesatzen ez zaien egoera.
Egin
dut negar, beste behin ere, eta orain egin dezagun inozoarena, eta
kontatu ditzagun 2009ak utzitako une gogoangarriak eta erre ditzagun
sutan belar txarrak, solstizio aldaketari dagokion moduan. Gipuzkoako
Foru Aldundiak Dantzagunea jarri du martxan Donostian. Dantzaren aldeko
apustu garrantzitsua da eta espero dugu 2010ean hasiko garelako ikusten
ekimen horren lehen fruituak. Artelekun abiatu da Dantzagunea, eta han
dute egoitza dagoeneko Dantzaz eta Ertza konpainiek. Espero dugu
hemendik aurrera dantza jardueren sustapen eta koordinazio lanetarako
errefererentziazko gunea bihurtuko Dantzagunea. Horrekin lotuta
bideratu du Diputazioak Dantzan Ikasi, dantza tradizionalean
formakuntzan eragiteko helburua duen programa.
Luzatzen
ari bada ere, badirudi Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola egitate bat
izango dela datozen hilabeteotan. Gutxi jakinarazi da oraingoz eskola
horrek izango duen mamiaz, baina badirudi gutxienez dantza klasikoa eta
garaikidea ikasi ahal izango direla bertan, antzerkiarekin batera.
Dantzak eta Antzerkiak badute horrelako eskola baten beharra, baina ez
dadila horretan geratu, eta izan dadila ikerketa, pentsamendua eta
dibulgaziorako akuilu baita ere.
2009aren
hondar hilabetean urteurren berezi bat ospatu dugu. Juan Antonio
Urbeltz eta Argia dantzari taldeak 40 urteko ibilbidea borobildu dute
Axuri-beltza ikuskizunarekin. Ziur aski beste berrogei urte beharko
ditugu Argiak euskal dantzari ekarri dion guztia barneratu eta
liseritzeko.
Argia Urtekaria, 2009-12-31
Baltasarren dilema: beltza ala belztua?
Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak auzokide ditugun garaiotan hobe genukeela “bertsio originalak” egokitzea Baltasarren larruan, eta ez pintura merkez belztutako zurien pantomima sineskaitzak.
Beltz autentikoaren aldeko aldarrikapenak lehendik zetozen. Azken urteotan, Baltasarren aurpegi kolorearen faltsutasuna salatu da zenbait herritan: “Margotuta dagoela antzematen da! Hobe litzateke benetako beltza jartzea”.  Badirudi Baltasarren beltztasun jatorrizkoa aldarrikatzen dutenek itsu-itsuan sinesten dutela Santa Klausen bizar zuriaren sortze naturalean, horren inguruko kezkarik ez baita entzun.
Folkloreak ez ditu natur zientziek balioesteko moduko egitateak bilatzen, iruditeria propioa du eta mitoekin jolastuz gure kultur tradizioarekin bat egiteko aukera ematen digu. Baltasar beltza da, baina ez Afrikatik etorri zaizkigun lagunen tankerakoa, gure irudimen kolektiboak eraikitako “beltza” baizik. Baltasarren belztasuna kulturala da, ez fisikoa.
Baltasarren larru beltza, Meltxorren bizarra, Gasparren koroa edo pajeen arropak bezain faltsua zein egiazkoa da. Olentzero lanetan aritzeko inori ez zaio eskatzen curriculumean ikazkina dela frogatzea, eta sumatzen dugu aurpegia zikin itxurakoa izan arren ez duela sekula txondorrik ikusi ere egin. Inauterietako hartzak ez dira National Geografic-en dokumentaletan ikusten ditugunen modukoak, maiz ardi-larruz eginak daude, eta gainera, batzuk adarrak dituzte! Arizkunen edo Antzuolan hartza agertzean herritarrek badakite inauterietako hartza dela hori, zooan dagoenarekin zerikusirik ez duena. Iruditeria mitikoak ihes egiten dio egiantzekotasunari, baina horrek ez dio benetakotasunik kentzen.
Etorkinak integratzeko errege kabalkadan parte hartzea urrats garrantzitsua dela iruditzen bazaigu bikain, ni ere horren alde. Baina aurpegi zurbildun batek Baltasarrena egiteko aurpegia belzteak ez du zerikusirik gutxiespen, trufa eta irain arrazistekin, ez ditzagun gauzak nahasi. Afrikatik etorritako bizikide berriak prest badaude errege lanetan aritzeko fenomeno, baina, izan dezatela, hala nahi badute, Meltxor, Gaspar edo Olentzero izateko aukera eta eskubidea ere, beraien larruaren koloreari zein generoari begiratu gabe.
Argia, 2009-12-27
Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen
Pasa den asteko etakittorako zutabea egiteko orain bi urteko blogeko sarrera reziklatu nuen. Igandean blogera igo nuen. Sustatun aipatu zuten eta hortik han eta hemen atera da kontua, adibidez ElgoiBarren-en. Radio Euskaditik deitu zidaten eta Graffitin aritu nintzen horretaz.
Orain badirudi Halloween aditu bat egin nagoela, baina... egia esan, ezer gutxi dakit nik Halloween-i buruz. Hori bai, gero eta garbiago dut nortasun gutxiko kaskarin batzuk garela. Eta badaezpada inor ez dadin izenburu sentsazionalisten sarean erori: Ez, ez dut uste Ameriketako Halloween horren jatorria euskalduna denik. Ziur aski irlandarra da eta Ameriketara joandako irlandarren komunitateak hedatu zuen AEBtan barrena.
Baina atentzioa deitzeko modu bat izan da. Geure kulturan atzorarte ospatu dugun festa bat, alboratu, ahaztu, eta orain estatubatuetatik datorrela pentsatuta berriz ere nolako indarrarekin heldu diogun ikusita, zer nolako txepelak garen oihu egiteko modu bat izan da.
Arimen egunaren berri entzuteaz zenbaiti harridura gehien eragiten dion gauzetako bat hemen ere kalabazak hustutzen zirela da. Nik orain arte bilketa etnografikoetan bakarrik irakurrita nuen hori, baina gaia atera denean nahiko hurbileko testigantzak agertzen hasi zaizkit. Euskal Herriko "Halloween" tradizionalari buruz agertu zaizkidan testingantza blogean bertan jasotzea komeni dela pentsatu dut. Horra:
Toribio Etxebarria (Eibar, 1887): “Animen egunian, oittura zarra zan
Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska
mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.” Orotariko Euskal Hiztegia
Juan Jose Araolaza (Zizurkil, 1943). Mutil koskorra zela Zizurkilen ezagutu zuen Arimen Egunaren inguruko festa. Kalabazak hustu, begi eta ahorako zuloak egin eta kandelak jartzen zizkioten barruan. Ilunpetan irudi ikaragarria eragiten omen zuen.
Joakina (Oiartzun). Joakina gogoratzen da kalabazu hustu, zuloak egin eta kandela barruan jartzen iotela, jendea beldurtzeko. Oiartzuarren baitan.
Herminia Lazpita (Berriz). "Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin,
barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. Kalabazea hustu egiten
zan, zuloa egin azpitik, haziak-eta kendu, eta gero ipinten jakon
kandelea barruan eta begiak eta ahoa aterata ipinten jakozan, zein da
buru baten formea. Eta sartzen jakon kandelea erdian, eta hareek
begietatik eta surretik-eta, argia ikusi egiten zan. Ganera orduan ez
egoan argirik kaleetan, dana ilunetan. Eta ha ba, izentazinoa
kalaberearena izango zan, nik pentsau, gazteak gintzazan eta, baina
hortxe ipinten zan kalaberearen..." ("Antxinako Berriz", Labayru-ren hustuketa).
Mutrikuko adinekoek. "Santu Guztien inguruko
gauren batetan (...) herriko gaztetxoak
alde batetik bestera ibiltzen omen ziren jendea beldurtzen. Egun batzuk
lehenago inguruko baratzetan kalabazak lapurtzen zituzten, gero hustu
eta barruan kandelak sartzeko. Kalabazak atarietan-eta jartzen
zituzten. Kanta bat ere bazen horren inguruan: «Xesteron kontra, animen
alde...» (Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena zen). XX. mende
hasierako urtetan egiten zela behintzat badakigu."(Argia aldizkarian jasoa).
Arabako Errioxan. "Nire amak
txikitan kalabazak hartu, hustu eta kandela bat sartuta bihurrikeriak
egiten zituzten herrian. Nnire herria arabako Errioxan dago, eta
tradizioa belaunaldi horretan galdu zen (duela 55 bat urte)." (Sapik erantzun batean utzitakoa).
Inork etxean horrelako konturik entzun badu utzi erantzun bat eta joango gara zerrenda osatzen.
Kalabaza hutsik
Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste konturik.
Ba Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen. Nortasun gutxikoak gara gero.
Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen: “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”
Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!
...eta kitto!, 2009-10-31
(Lehen ere idatzi izan dut honi buruz blogean bertan. Etakittorako zutabe eskaera Domu santu astebururako etorri denez reziklatu egin dut gaia).
Bortizkeria errituala
Atera gara etxeko txikiekin buruhandi eta erraldoietara, eta hasi dira erraldoien baltsak eta  umeen korrikaldiak. Buruhandi bat hurbildu zaigu erasokor, puxika altxatu eta kolpea jaurtitzera. Baina sorpresa, goxo-goxo, ia laztanduz pasa du goma-espuma umeen buru gainetik. Deskantsuan dagoen konpartsako kide batengana hurbildu naiz. “Puxikarik ez duzue erabiltzen ala?”, “Ez, ilegala da behi puxikak erabiltzea”. “Suabe jotzen duzue hala ere”. “Bai, guraso batzuk kexatu ziren eta Udalak eskatu digu ez gogor jotzeko”.
Inauteriak bizi-bizirik dituzten herrietan arruntak dira indarkeria agerraldiak. Maskaradetan kauterek eta buhameek ostikoka, zilipurdika, bultzaka, orruka eta elkarren gainera salto eginez pasatzen dituzte neguko igandeak. Ituren eta Zubietako mozorroek ankerkeria eta jarrera erasokorrean konpetitzen dute beraien artean. Luzaiden pazko igandez, Axe eta Tupina elkarri tiraka, bultzaka eta kolpeka hasi eta muturka bukatzeko gertu izaten dira. Hernaniko Axeri-dantzan, puxikekin armatuta eta sokari helduta zarta-hots ederra ateratzen dute inguratzen direnen bizkarrak ondo berotuz.
Ez dakit zein den indarkeri erritual horiek elikatzen dituen arrazoia —eta ez eskatu interpretazio psikoanalitikorik—, baina nire begiekin ikusi eta larruan frogatutakoa da folklorean nahiko maiz agertzen dela bortizkeria. Eta hara, bestelako baldintzetan inondik inora onartu ezin dudan indarkeria, jai giroan eta errituala denean erakargarri egiten zait. Benetako indarkeriak atzerakada eragiten dit. Ezin dut eraman. Baina indarkeria erritualak erakarri egiten nau. Arizkun-en Hartza eta mozorroen eskutik makila-salda ederra hartu nuen azkenengoz inauterietan, baina berriz ere itzultzeko desiatzen nago.
Telebista piztu eta borroka eta hilketaz betetako marrazkiak ikusten dituzte gure txikiek, baina kalera atera eta superbabesaren araudia aplikatuz erraldoiak eta buruhandiak goxatzen ari gara. Artisauek urteak daramatzate erraldoi eta buruhandiei itxura atsegina emateko ahaleginetan. Garai batekoak zantarrak, groteskoak, desproportzionatuak, desitxuratuak ziren. Orain hurbileko pertsonaia atsegin eta ederren traza eman nahi izaten diegu. Puxikarekin gogor jota ere zaila da inori min egitea, baina hala ere kolpe horiek biguntzeko agindua jaso du zenbaitek. Beldurra eragiteari uzten dioten egunean interes guztia galduko dutela iruditzen zait niri, baina joera garbia da, eta zaila dirudi horri aurre egitea. Disneyk habia egin du gure baratzean.
Argia, 2009-09-04
Space invaders (II)
Atzo Ordizian izan nintzen, Santaneroen esku-dantza ikusten. Ohi bezala argazki kamerarekin. Eta berriz ere lotsatu egin nintzen eskuan argazki kamera izateaz. 500 urte bete dituen tradizioa erreportero grafiko talde batek zer errespetu gutxirekin tratatu zuen ikusita sututa itzuli nintzen. Bero-bero eginda jarri nintzen, eta argazkilari eta kamerei zerbait esateko gogoz geratu nintzen. Antolatzaileetako bati esan nion eta hura ere nahiko sensible zegoen gaiarekin, eta espero dut neurriak hartuko dituztela hurrengo baterako. Lehen ere salatu dut kontu hau, eta orain ere barruak askatzera nator.
Urtean ezkondu diren Ordiziarrek parte hartzen dute Santaneroen esku-dantzan. Pintxo-pintxo jarri, eta Udaletxe aurrean, merkatu plazan prestatzen den plaza-eremuan dantzatzen dute soka-dantza. Eremua hesituta egoten da, eta ikusleak garaiz joaten dira ikusteko toki ona izan ahal izateko.
Gu denboraz justu xamar iritsi ginen, eta santaneroak elizatik ateratzen ari zirela ikusi genuenean plazara joan ginen bideoan grabatzeko eta argazkiak ateratzeko toki on baten bila. Eirek petril baten gainetik bideoan grabatzeko aukera ikusi zuen eta ni beste petril batera igo nintzen argazkiak ateratzeko.
Iritsi ziren dantzariak eta beraiekin batera argazkilari eta kamerariak. Zazpi-zortzi bat izango ziren. Hasi zen dantza, eta erreportari grafikoak hesi barruan denak. Bost ajola horiei, hesiaren atzean begira dagoenak tokia hartzeko ordu erdi lehenagotik bertan izana. Argazki egokia egiteko ikusleen aurrean jarri eta kitto. Zerbait esaten badu, importante aurpegia jarri eta "Aizu, ni lanean nago" esanda aurrera.
[Erreportariak soka-dantzaren erdian harrapatuta.]
Ezin dut ez ulertu ez onartu jarrera prepotente hori. Argazki zein bideo kamerariek beste edozeinen eskubide berak dituzte nire ustez. Lanean egoteak, edo komunikabideentzat grabazioa egiten egoteak, ezin du baimendu beste ikusleen eskubideak urratzea. Badirudi etxean geratu eta hurrengo eguneko egunkaria erosi edo telebista piztu duenak, emanaldira bertara joan eta toki egoki bat hartzeko ardura eta lana hartu duenak baino ikuspegi hobea izan behar duela. Eta ez dut ulertzen zergatik lanean egotea garrantzitsuagoa den dantza ikusten egotea baino. "Ni lanean nago". "Ba oso ondo. Eta ni dantza ikustera etorri naiz, eta nire aurrean jarri nahi bazenuen lehenago etortzea zeneukan".
Ikusleei errespetu falta izugarria, eta dantzariei? Horrek ez du izenik. Behin eta berriz dantzaren erdian ikusi —sufritu, hobe esanda— behar izan genituen periodista grafikoak. Plaza dantzarientzat hesitu bada, eta dantza emanaldi bada, ezin dut ulertu zertan dauden zazpi kamerari eta argazkilari plazaren erdian. Eta gainera, dantza bera inondik inora ez ezagutu ez errespetatzen ez dutenak. Birritan dantzaren koreografian bertan "harrapatuta" geratu ziren kamerariak. Soka-dantzan zubi bat egin eta dantzariok badakigu lazo bat ixten joatea modukoa dela hori, eta lazoa ixten doala denak harrapatuta geratu arte. Eta han ikusten genituen erreporteroak dantzaren erdian harrapatuta eta handik ihes egiteko soka apurtu nahian.
[Erreportariak esku-dantza erditik irten nahian.]
Okerrena aurreskulariak neskari agurra dantza egin behar zion unean iritsi zen. Lau zerbitzariek ekarri dute neska plazaren erdira, eta kamerari guztiak neska erretratatu nahian, etorri da aurreskularia dantza egitera, eta berak dantzatu behar zuen tokian bost kamerari, zulo txikitik begira eta inguruan gertatzen ari zenaz ohartu gabe. Aurreskulariak txalo egin behar izan du, eta oiloak uxatzen diren moduan bidali behar izan ditu argazkilariak. Orruka hasi eta kristonak eta bi esateko puntuan nengoen ni, baina ixildu behar, soka-dantzari mesede baino kalte gehiago egingo niolakoan.
[Argazki honetan oso ondo ikusten da aurreskularia neskari dantza egitera doan unea. Bera jarri behar tokian daude argazkilariak eta kamerariak.]
Ni neu argazkilari ibiltzen naiz horrelako hainbat dantza ekitalditan, eta bat horretan dagoenean argazki onena nahi du eta ahaztu egiten zaio zer ari den ospatzen eta zertarako, argazkia bakarrik buruan. Ziur aski, neuk ere ekitaldi batzuetan errespetuaren marra hori pasako nuen, eta alde horretatik, garrantzitsua da niretzat horrelako barrabaskeriak ezin ditugula onartu ohartzea, nire burua ere mugatzen laguntzeko.
Argazkilari eta bideokameriei eskaera argi eta garbi bat egin nahi dizuet. Kirolarentzat duzuen errespetu bera eskatzen dizuet dantzarentzat. Kirolean zientoka argazkilari eta kamerari ibiltzen zarete, lanean zaudete hor ere eta etxean geratu denari irudi onenak eraman nahi dizkiozue. Baina hala ere, penalti bat jaurtitzera doanean argazkilaria ez da baloia eta porteroaren artean kokatzen, edo ehun metroko finaleko argazkia egiteko kamararik ez da pistan sartzen. Beraz, dantzaren eremua, dantzariak eta dantza maite duten ikusleak errespetatu itzazue mesedez!
Amateurrak vs profesionalak
Ziur aski datozen urteotan behin baino gehiagotan eztabaidatuko dugu
amateur eta profesionalen onura eta kalteetaz. Izan ere, hamarkada
batzuetan ezkutuan izan dugu dantza alorreko profesionalaren figura eta
orain azaleratzen hasi da berriz. Eta "berriz" diot, dantza
tradizionala amateurismoarekin lotzeko joera nahiko "berria" delako,
XX. mendekoa, eta batez ere 60-70eko hamarkadetan nagusitu zena. Horren
aurreko dantza-maisu eta danbolinteroak profesionalak ziren. Gehienek
beste lanbideren bat izango zuten dantzaz gain, baina dantzarako bere
jarduna "profesionalki" planteatzen zuten: tratua egin, tarifa azaldu
eta lana kobratu.
Dantza jarduera amateur bezala identifikatzea dantza taldeen
ereduarekin eta garai zehatz batekin zuzen-zuzenean lotuta dagoela
esango nuke. XX. mendeko bigarren erdian milaka dantzari,
dantza-irakasle eta baita dantza-maisu batzuk ere, lan izugarria egin
dute dantza tradizionala sustatzen, irakasten eta transmititzen,
ia-beti musutruk, edo jasotako ordaina talderako utziz.
Aurrera begira, niri behintzat, garrantzitsua iruditzen zait gure
alor honetan ere, amateurren ondoan "profesionalak" izatea.
Dantza-maisuei egozten dizkiegun gaitasunak eta ezagutzak dituztenak
beren jarduera "profesionalki" egin dezatela komeni zaigu, transmisioa
egin dezaten eta beren lanak dagokion ordain eta errekonozimendua jaso
dezan. Baina gizarte egoera zail honetan gure espazioa defendatu eta
sendotzen jarraitzeko profesionalki prestatu eta profesionalki jardungo
duten agenteak behar ditugula iruditzen zait. Profesionalek ez dute
sektorea salbatuko, baina gure sektorearen jarduera "normalizatzen"
lagunduko dutela uste dut. Zenbaitek beren burua hobeto prestatzeko
aukera izango du, baldintzak duintzen lagunduko du (eta horretaz denok
probestuko gara), eta amateurismotik ezinezkoa den dinamika
sistematikoak bideratu ahal izango dira. Profesionalen artean,
amateurren artean bezala, dantzari eta dantza-irakasle onak,
erdipurdikoak eta kaskarrak izango ditugu. Dantzarako dohain bereziak
dituen norbait egunean zortzi orduz beste lanbide batean ikusten
dudanean dantzarentzat galera handia izaten ari dela pentsatzen dut
nik, eta ez gaudela horrelako lujoetarako.
Zalantzarik gabe profesionalak sortzeak tensioak sortuko ditu
profesional eta amateurren artean. Eta hori ulertzekoa da. Luzaroan
jarduera hori xentimorik kobratu egin duenari ez zaio gustagarri egiten
norbait aldamenean lan beragatik kobratzen ari dela ikusteak. Norkberak
ezer kobratu gabe irakatsi eta bere ikasleak gauza bera kobratzen
egiten ari dela ikustean, bere oinarri filosofikoetako bati traizioa
egiten ari zaiola senti dezake zenbaitek. Dantza-maisu batek egoera
berria ulertu arren, horrek eragiten zizkion kontraesanak eta
arrangurak agertu zizkidan behin. Berak kobratu ez eta gainera bere
poltsikotik ordaintzen zituen dantzan irakasteak eragiten zituen gastu
guztiak. Eta orain bere ikasle izandako batzuk, erdiak ere behar bezala
ikasi gabe, kobratzen ikusten zituen.
Uste dut datozen urteotan maiz gertatuko direla horreko
injustiziak. Eta hori samurtzeko modu bakarra gure dantza-maisuei
baldintza onetan (profesionalak dituen abantailak baliatu alegia)
irakasteko aukerak eskaini, baloratuak eta errekonozituak sentiarazi,
eta mimatzea dela. Hori guztia eginda ere gertatuko dira arrangurak,
baina etorkizunera begira profesionalak eta amateurrak elkarbizitzen,
eta elkarrengandik elikatzen ikastea baino ez zaigu geratzen. Hori
lortzen badugu sektore benetan indartsua izan gaitezkeela uste dut.
Cartas al director: Monica Runde
SusyQ aldizkarian irakurri dut Monica Runde dantzariaren ondoko gutuna eta ezer gehiago esan beharrik gabe konpartitu beharrekoa iruditu zait.
"Crisis ¿qué crisis? Como muchos trabajadores llevo desde los 17 currando. Eso son 30 años de profesión y, según la seguridad social, me quedan otros 18 para jubilarme. Lo que la Seguridad Social (¿?) no sabe es que mi cuerpo no está muy dispuesto. En esos treinta años de profesión he ejercido multitud de papeles. Quería, desde muuuuuuuuuuy pequeña ser bailarina y soy productora, coreógrafa, distribuidora, contable, conductora de furgonestas, niña de los recados, informática, profesora y diseñadora gráfica entre otras muchas cosas y, de vez en cuando, bailarina que es para lo que he estudiado...
Esto no es una queja porque sé que casi nadie es lo que le gustaría ser pero al próximo que me diga que soy una privilegiada por hacer lo que me gusta le parto la cara. No tengo convenio colectivo, ni me pagan las horas extras, durante años no he sabido lo que son unas vacaciones y mi horario laboral es de 24 horas al día 7 días a la semana. Me he autoexplotado durante años por un sueño. Soy como todos los mortales, aunque tenga las suerte de que algunos días en mitad de mi jornada laboral, me aplaudan. Si, en mitad de mi jornada laboral, que después de una función sigo recogiendo, cargando, lavando vestuario,...
Ahora que el mundo está en crisis me siento más acompañada. Todos sufren nuestra precariedad e intermitencia laboral, la congelación de sueldos y cachés (nosotros llevamos años), el tener que trabajar en cualquier cosa y en cualquier sitio, que te paguen a 12 meses y no el 30 de cada mes y convertirte en empresario y pluriempleado porque de otra manera no tienes trabajo. Pero lo de los autónomos o el pluriempleo no es el tema de esta carta ¿verdad?
Con esta carta solo deseo que los lectores conozcan nuestra realidad laboral y de vida y dejen de pensar que los artistas somos unos privilegiados. Aunque algunos pocos si lo sean...
Y ya que se publica esta carta aprovecho para publicitar el estreno de Cartas al director del 1 al 3 de julio en el Teatro Fernando Fernán Gómez de Madrid y temporada de octubre en la Sala Mirador también en Madrid, para que los lectores vengan a vernos y nos aplaudan, que eso SÍ que es un autentico privilegio.
Monica Runde
Premio Nacional de Danza 2000 - España
Premio Nacional de Danza 2004 - Costa Rica
Dantza pasteurizatua
San Antonio egunez Urkiolan adina erroskila salduko zituen bere garaian “munduko musikak” zigilua asmatu zuenak. Orain berriz, kexu dira ez dela diska alerik saltzen, ezta etiketa guaiena jarrita ere. Salmentak urri izan arren markak bidea egin du eta “munduko musikak” etiketak funtzionatzen jarraitzen du —mundukoa ez den musikarik ba ote dagoen argitu ez badigute ere—.
Dantzariak hor gabiltza, munduko musiken ustezko arrakastaren aparretan igeri egin nahian. Modernotasunaren aitzakian etxeko ateak ireki ditugu, eta flamenkoa zein sabelaren dantza zortzikoa baino “gureago” ditugu orain. Garaikidetasun lasterketetan homologazio bila gabiltza eta break-dancean ere doktoratzeko puntuan gaude. Baina, dantza tradizionalak ia-disimuluan lurperatzekotan gauden honetan, modernoetan-modelnoenak esandakoekin hankazgora etorri zaigu estrategia osoa.
Cesc Gelabert, abangoardiako dantzari eta koreografo katalanak esan digu garrantzitsua dela munduko bazter batean txokoa hartzea, horixe baita unibertsal egingo gaituena: gure txokoko berezitasunak besteei erakusteak. Alegia, euskararen inguruko diskurtso soziolinguistikoetan entzuten genuena, euskara zela Babelgo dorrean sartzeko giltza, eta euskara bezala jalgi behar  dugula dantza munduko plazara.
Aniztasuna bakoitzaren abiapuntuarekiko fideltasunean oinarritzen dela gaineratu digu Gelabert-ek. “Baina erne!” —gaztigatu digu sortzaile katalanak—, “inoiz ere ez ezjakintasunetik!”. Beste toki batzuetan zer egiten den ezagutu eta gure beharraren arabera erabiltzeko jarrera irekia izan behar dugu dantza garaikideko guruaren esanetan.
Mundu oso bat dugu klik batera. Sukaldea egurasteko leihoa ireki eta urakanak aidean garamatza. Beraz, hautatzen jakitea, —kriterioa esaten dioten hori—, omen da munduko (Ilargia eta Marte barne) musika eta dantzen ozeno honetan ez itotzeko arraunik eraginkorrena. Input uholde horren aurrean irizpide sendorik ez badugu, modaren eta azken joeren sarean galdu eta arrunt bihurtuko gara. Mundura homologazio bila ateratzen garen bakoitzean homogeneizatuta eta pasteurizatuta itzultzen gara.
Ez dugu dantza pururik, kanpotik jasotako ekarpenak bertako tenperatura eta hezetasun baldintzetan irabiatutako pureak baizik. Baina errezeta propio horiek dira gure unibertsaltasunaren froga agiri, eta horiek beharko genituzke dantzaren mundurako, munduko dantzetarako zein munduaren dantzarako gure ekarpen zintzo.
Argia, 2009-05-07
Filipe Oihanburu bisitan
Orain pare bat hilabete Le Journal du Pays Basque-en irakurri genuen Filipe Oihanburu dantza eta abesbatz zuzendari ezagunak liburu berria idatzi zuela bere ibilbideen berri emanez. Artikuluan bertan esaten zuen liburua erosi nahi zuenak berari idazteko. Arantzak idatzi zion, ordainketa nola egin esan zigun eta liburua inprimategitik ateratakoak helaraziko zigula esan zigun.
Pasa den astean idatzi zigun berriz Oihanburuk. "Datorren asteartean Eibarrera joango gara eta zuek esan tokian izango gara arratsaldeko 5etan, zuen 2 liburuekin. Zuen ikusteko eta ezagutzeko pozarekin. Filipe eta Sabiña".
Eta halaxe izan da. Atzo arratsaldean, Untzaga plazako terraza batean eserita izan ginen Filipe eta Sabiñarekin. Liburuak ekarri, eta dantzaren inguruan bizi-bizi duen jakinmina eta gogoa argi utzi zizkigun. "Hegoaldeko taldeak ikusi nahi nituzke, baina Iparraldean ez da aukera handirik izaten. Noiz egingo duzue dantza? Ikustera etorriko naiz!".
88 urte ditu Filipek, eta erraz nekatzen dela dio baina, sasoi bikainean antzeman genuen guk, gorputzez eta arimaz. "Hil aurretik Euskal Dantza Ballet Nazionala ikusi nahi nuke. Euskaldunok dugun aberastasun eder hori kanpoan erakutsi behar da, euskal gobernuak behar luke hori antolatu!".
Hegoaldeko eta Iparraldekoen artean harreman gutxi dugula sentitzen du eta hori sustatu beharko litzatekeela. "Umeak euskaraz hitzegiten entzun ditut hemen!" bota zigun poz-pozik.
60 urtez euskal dantza eta abesbatz konpainiak antolatu eta Euskal Herrian zein nazioartean ehunka bira eta emanaldi egin ditu Filipe Oihanburuk. Etorki dantza eta kanta batasunaren lana mugarri izan da talde askorentzat, nazioartean euskal kulturaren berri eman duen taldea. Eusko Jaularitzaren Bidegileak bildumarako Eneko Bidegainek Filipe Oihanbururen ibilbidearen berri jasotzen duen liburuska  prestatu zuen.
Eskerrikasko Filipe eta segi gogor!