Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/15 10:57:19.783 GMT+1

Euskara nagusi omen da euskal dantza ekitaldietan

Atzo hasi eta bihar arte Kulturaren Euskal Behatokiaren jardunaldiak egiten ari dira Donostian. Lehen bi egunetan lan saio itxiak egiten ari dira, nazioarteko beste bost behatokirekin elkarlanean, eta bihar, ostirala, jardunaldien ondorioak eta behatokiak egin duen lehen txostena aurkeztuko dituzte. Aurkezpen hori entzutera joatekoa naiz.

Lehen txosten horren ondorioen aurrerapen bat agertu da gaur komunikabideetan (Berria, Gara eta DV adibidez). Dantzari dagokioenez kopuru eskasak, ohiko legez. Arte eszenikoetan, EAEko 650 aretotan 2005ean eskaini diren 2816 emanaldietatik 2557 antzerki emanaldiak izan ziren eta 179 dantzakoak. Horrelakoetan beti pentsakor geratzen naiz aire libreko emanaldiak, alegia, plaza, kale eta frontoietan egiten direnak, zein ataletan jasotzen diren, edo besterik gabe, ez diren kontuan hartzen. Izan ere, dantza tradizionaleko emanaldi gehienak aire librean egiten dira.

Baina oraingoan sorpresa pozgarri bat ere aurkitu dut prentsako aipamenetan. Diario Vascon honela jaso dute (ez dut horren aipamenik aurkitu beste egunkarietan) euskararen erabilerari buruz:

"En general, puede decirse que el euskera tiene una presencia testimonial o muy discreta -el 2% en cine, el 11% en teatro, el 24% en los conciertos, el 24% en los fondos bibliotecarios...- en las actividades culturales, con la salvedad del mundo de las danzas vascas, donde su predomio es abrumador".

Alegia, euskal dantza ekitaldietan euskara nagusi dela. Aitortu behar dut sorpresa izan dela hori niretzat. Susmoa banuen euskal dantza tradizionalean gero eta euskara gehiago erabiltzen ari zela, baina ez nuen esango horrenbestekoa zenik. Ziur aski, dantza taldeon barne dinamiketan gauzak ez dira horren garbi egongo, baina hala ere, poztekoa iruditu zait euskal dantza ekitaldietan nagusiki euskara erabiltzen dela jakitea.

Nork: oier_a.2007/11/15 10:57:19.783 GMT+1
Etiketak: kulturaren-behatokia euskara dantza | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Esanguratsuak datuak, baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkionak soilik. Interesgarria litzateke Nafarroan edo Iparraldeko herrialdeetan zer nolako portzentaiak izaten diren. Orain arte fijatu gabe nengoen baina arreta eskainiko diot horri hemendik aurrera.

Nork: aritz.2007/11/15 12:05:16.748 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Badirudi txostenean Nafarroa eta Iparraldeko datu batzuk jaso dituztela, baina datu multzo nagusia EAEkoa dela.

Nork: oier.2007/11/15 14:52:06.218 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak