Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/07 12:38:56.436 GMT+1

Esne-berbak eta dantzaren neurria

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen. Diru  hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta nik ezin eutsi zerrenda handitik txikira antolatzeko tentazioari:
  • Ikus-entzunezkoak 4.206.820
  • Antzerkia 1.254.877
  • Zinema euskaraz 1.098.980
  • Liburua, Literatura eta itzulpengintza 838.000
  • Arte bisualak 535.000
  • Musika 499.000
  • Jaialdiak 350.000
  • Dantza 262.000
Lehen ere aipatu nuen kontu hau Jaurlaritzaren bilera batean. Gauzen garrantzia diruarekin neurtzen da hemen eta zerrenda horrek argi erakusten du zein den dantzak Jaurlaritzaren lehentasun zerrendan duen tokia. Hortik aurrerakoak esne-berbak.

Nork: oier_a.2009/01/07 12:38:56.436 GMT+1
Etiketak: aurrekontuak dantza eusko-jaurlaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... dira bileran aztertu ziren kontuak. Ez da asko eta erritmoa nahi baino motelagoa da, baina aurrekontuek nahiko argi erakusten dute zein den Jaurlaritzaren lehentasun eskala eta beraz, sorpresa handirik ere ez. Nork:&...

Erreferentzia: Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak - Dantzing 2009/01/08 09:17:19.724 US/Central

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak