Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa luzea argitaratu zuten atzo El Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa telebistara begira jarri
da. Hori baino makina bat emanaldi interesgarriago eta hobeago egingo
zituen Zumaiako dantzariak, baina telebista telebista da, eta urte
berri eguneko kontzertua show mediatiko bat.
Luciari egin dioten elkarrizketa honetatik pare bat gauza komentatu nahi ditut. <dantzan> posta zerrendara bidalitako
pare bat kontu dira. Bat post honetan jarriko dut eta bigarrena
hurrengoan. Euskal erakunde publikoen bekei buruz galdetzen dio
kazetariak, eta Lucia Lakarrak oso argi erantzuten du beka horiei esker
izan ez balitz ez litzatekeela iritsi den tokira iritsiko. Hauxe da
bere erantzuna osorik:
"- Usted comenzó con becas de la intituciones vascas. ¿Cómo valora ese tipo de ayudas institucionales?
-
Comparando con el resto de España, en el País Vasco tenemos una gran
ayuda con las becas de la Diputación o del Gobierno Vasco, sin las que yo
no hubiera podido estar donde estoy hoy en día. Porque todo eso de irte
a Madrid o al extranjero a estudiar es algo muy caro que una familia
normal no se puede permitir. Sin las becas no creo que hubiera tenido
una posibilidad de lanzarme y hacer algo en el mundo de la danza.
Pienso que es una ayuda enorme que tienen los bailarines vascos."
Luciak
ikuspuntu ekonomikotik planteatzen du auzia, eta dudarik gabe oso
garrantzitsua da hori. Baina nik uste dut beka horien eragina
ekonomikoa baino gehiago dela. 14-16 urte inguruko gaztetxo batek
dantzara dedikatu behar duela etxean esateak izugarrizko ardura eta
kezkak sortzen ditu gurasoengan. Hasteko gehienek (ezta gazteak ere) ez
dute argi afizio horrekin ofizio bat egin daitekeenik. Bestetik
hezkuntza sistema arrunta albo batera utzi eta ikasketa berezietara
jotzea. Eta gainera, kasu gehienetan hori dena etxetik urruti. Adolfo
Yebra, Igor Yebraren aitak oso ongi adierazten zituen kezka horiek elkarrizketa batean:
"Nosotros a Igor le mandamos con catorce años a Madrid
a vivir solo. ¡Que lo mismo que ha salido un bailarín podía haber
salido un golfo! Porque ya a los quince años ganó un montón de tela
venciendo en el Festival de Eurovisión de París. Un chaval de esa edad
ganando ya dinero... ¡podía haber sido el desastre padre!"
Beka
horiek eskaintzen duten babes ekonomikoaz gain, nire ustez konfidantza
eta berme bat ere eskaintzen dute. Hau da, gazteari beka bat emateak
adierazten die gurasoei erakunde publikoek eta dantza adituek oso modu
altuan baloratzen dituztela gazteak dantzarako izan ditzakeen dohainak,
eta prest daudela bere ikasketa prozesua ekonomikoki babestera. Gurasoa
konturatzen da, erakunde publikoak prest badaude dirua jartzeko bere
seme-alabaren formazioan zerbait berezia izango duelako dela. Ez daki
etorkizunean lanbide horretatik bizibidea eskuratu ahal izango duen,
baina gutxienez konturatu da beste gazte guztiek ikasketak laguntzarik
gabe ordaindu behar dituztenean, bere seme-alabak laguntza ekonomiko
berezia duela ikasketa horiek burutzeko, eta horrek konfidantza handia
ematen die gurasoei seme-alabaren nahia betetzen laguntzeko.
2007/01/04 16:52:48.543 GMT+1
Dantza ikasketak egiteko bekak
Nork: oier_a.2007/01/04 16:52:48.543 GMT+1
Etiketak:
dantza
bekak
lucia-lakarra
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...urtsoan saltoak saihesteko, maketaren neurrira egokitzeko, eta... elkarrizketatuaren hitzak kazetariaren bahetik iragazita aurkezteko. Aurreko mezuan Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa aipatu dut, eta berriz ere...
Erreferentzia: Elkarrizketak sukaldatzen - Dantzing 2007/01/04 17:58:07.373 GMT+1
Erantzunak
Horrelako bekak emotea hondo iruditzen zait, eta posiblea izango balitz, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, diru gehiago jarri beharko luke.
Baina nik galdetzen dut.
Ez da izando hobeago, norbaitek dantzarako trebetazun berezi bat izaten ba du, trebetazun hori bere etxean, bere herrian haztea?
Hobe izango litzateke, Euskal Herrian dantza ikasteko primerazko eskola izatea. Azken finean dirudi bekak, hutsune hori bete nahi duela.
14 eta 16 urteko gaztetxo batek, familiaren beharra dauka ez da ezan behar.
Nork: Gorka Sáez.2007/01/05 18:01:07.047 GMT+1
Nork: oier.2007/01/06 09:27:34.246 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier/