Kulturaren Euskal Plana dela eta, dantzaren inguruko bilera baterako gonbidapena jaso genuen
atzo dantzan.com-en. Datorren astelehenean izango da bilera Gasteizen,
Eusko Jaurlaritzan. Bilera sektoriala izena daraman mezuan etorri da
gonbidapena.
Telefonoz azaldu didatenez eta emailez bidalitako
powerpointean irakurri ahal izan dudanez, bilera horretan aurkeztuko
digute Xabide enpresak egin duen txostena. Dantzaren alorraren
diagnostiko bat eta hartu beharreko neurrien inguruko txostena
prestatzen aritu da Xabide. Txosten hori prestatzeko Xabideko langile batek egin zigun bisitaz hitzegin genuen orain hilabete batzuk. Txosten hori
aurkeztu eta "balidatu" egin behar omen dugu bileran. Ondoren, talde
operatibo baterako ordezkariak ere hautatu behar omen dira. Bileran
parte hartzera gonbidatuta dauden elkarte eta erakundeen zerrenda ere
dator dokumentuan. Hauxe da:
Asociación de Profesionales de danza de Gipuzkoa)
Bizkai Euskal Folklore Elkartea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Ikerfolk
Conservatorio Municipal de Danza “Jose Uruñuela”
La Fundición SL
Artebi
Kukui Dantza Taldea
Asociación de Danza Contemporánea
Dantzaz. Centro Coreográfico Transfronterizo
Arriola Kultur Aretoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Asocaición Bilbao Ballet Elkartea
Eusko Jaurlaritza
Foru Aldundiak (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba)
Bilbo eta Gasteizko udalak
Zerrenda copy-paste egin dut, eta beraz talden izenetan dauden akatsak
jatorrizkoan daudenak dira. Ikusten duzuenez dantzan.com ez da ageri
hor, baina gero mezu bat bidali ziguten esaten zerrendan dantzan.com
sartzea ahaztu zitzaiela, baina gonbidatuta zegoela baita ere.
Luistxo guru teknologikoak erakutsitako azken erramintari esker bidali diguten powerpoint hori hemen ikusteko aukera duzue.
Saiatuko naiz bilera ondoren haren kronika bat egiten, baina aste
benetan nahasia dut datorren hori eta ikusiko dugu denera iristeko
modua dudan.
2006/11/08 04:31:56.379 US/Central
Bilera sektoriala
Nork: oier_a.2006/11/08 04:31:56.379 US/Central
Etiketak:
kutura-plana
dantza
kel
ej
dantzancom
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat