Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/30 11:37:23.347000 GMT+1

Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

Bilbon, mozorro denda batean sartu eta Halloween-en inguruko hamaika kalabaza eta mozorro ikusi nituen pasa den astean. Saltzaileari galdetu eta argi esan zidan "urtetik urtera izugarri igotzen ari da Halloween, ekartzen dudan guztia saltzen dut eta hurrengo urtean bikoitza ekarrita berriz ere agortzen zait".

Benetan bitxia da animen inguruko jai honekin (ere) gertatzen ari dena. Zinea eta telebistaren bidez Estatu Batuetako Halloween ospakizun eredua sartzen ari da, eta kuriosoena, ez gara konziente festa hori lehen ere ospatzen zela hemen. Asturias eta Galizian adibidez, orain gutxi arte ezagutu dira Domu Santu egunaren inguruan antzeko tradizioak: kalabazak hustu eta argia jartzea barruan, eta umeak etxez-etxeko errondak egitea goxokiak, jakiak edo dirua eskatuz.

Mutrikukoa ez dakit nondik etorri den, kostaldeko herriak berezi xamarrak izaten dira eta, eta bere kasa nahiko ondo moldatzera ohituak. Baina kontua da Gaba Beltza nahiko ondo sustraitu dela azken urteotan Mutrikun, eta gau horren iguruan sortu den erritual sortaren artean dantza bat errotu dela: Axuri beltza, Jaurrietako nesken dantza edo dena-delakoa.

Pasa den asteburuan ospatu dute Gaba Beltza Mutrikun, eta horren berri emanez Lea-Artibai eta Mutrikoko Hitzan artikulu kurioso bat argitaratu da. Axuri-beltzaren jatorria aztertu nahi izan du kazetariak artikulu horretan eta hara-nora bi bertsio kontrajarri nahi  izan dituen. Badirudi jatorri ezezaguna edo ez oso argia izateak misterio handiagoa ematen diola dantzari berari eta jaiari, eta ondorioz, jatorria argi eta garbi ezagutzen zaion dantza apurretako baten inguruan nahaste ederra egin du.

Gauza jakina da Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik sortu zutela "Axuri beltza" dantza Zaraitzun jasotako doinu zahar batekin. Dena den, esan beharrekoa da nahasterako bidea eman duena dantza talde baten webgunean dantza horri buruz ageri den "informazio" okerra dela.

Nork: oier_a.2007/10/30 11:37:23.347000 GMT+1
Etiketak: axuri-beltza dantza mutriku urbeltz jaurrieta gaba-beltza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

... indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea! ...eta kitto!, 2009-10-31 (Lehen ere idatzi izan dut honi buruz blogean bertan. Etakittorako zutabe eskaera...

Erreferentzia: Kalabaza hutsik - Dantzing 2009/10/31 21:21:55.415000 GMT+1

...ogak/oier/kalabaza-hutsik">etakittorako zutabea egiteko orain bi urteko blogeko sarrera Erreferentzia: Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen - Dantzing 2009/11/09 16:14:7.730000 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak