Stacksteads Silver Band musikari taldearekin batera dator Erresuma Batuko Britannia Coconut Dancers taldea.
Usadioari jarraituz, Aste Santuko larunbatean irteten dira kalera. Jai giroan, Bacup herria alde batetik bestera igarotzen dute, eta eguerdi aldera euren saioa eskaintzen dute. Durbante moduko burukoak janzten dituzte —lorez eta koloredun lumez beteak— gona gorri, galtzerdi zuri eta eskalapoi beltzekin batera.

Coconut dantzariei buruzko lehen erreferentzia 1857koa bada ere, jakina da aurrez ere bazirela halako dantzariak, baina gaur egun Britannia Coconut Dancers taldea da dantza mota horiek egiten dituen bakarra.
Dantzen jatorriaz hitz egiterakoan, Moorish piratak aipatzen dituzte eurek; bere garaian Erresuma Batura heldu ziren Moorishak, eta ondoren meatzen inguruan kokatu eta lan egin zuten. Eskulanaz gain, dantzak ere ekarri zituzten Moorishek Erresuma Batura.
Zazpi dantza egiten dituzte guztira: bost arkudunak eta bi intxaur edo egur txikiekin dantzatzen dituztenak.
Garland dantzak arkudunak dira eta jatorri paganokoak; udaberriaren etorrera ospatzeko dantzatzen zituztenak. Dantzariek beltzez margotzen dute aurpegia espiritu gaiztoetatik babesteko nonbait. Makilaia horrek meagintzarekin ere baduela zerikusia diote beste batzuek.
Coconut dantzak egur txikiekin dantzatzen dira. Eskuetan, belaunetan eta gerrian eramaten dituzte egurrok eta egurrokin jartzen dute erritmoa.Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
- Maiatzaren 19an Iruñean
- Maiatzaren 20an Eibarren
Idatzi artikulu bat