Europako hainbat bazterretan aurki genitzake
makila-dantzak. Mirandatik datorkigu horren adibideetako bat.
Portugaleko dantzariek, pauliteiros-ek, Miranda zonaldeko makila-dantza eskainiko dute, antzinako dantzetako bat.
Janzteko orduan ere, makila eta ezpata-dantza gehienetan mantentzen diren irizpide nagusiak gordetzen dituzte dantzariok: gona eta alkondara zuriekin janzten dira. Gero, gerruntze eta txapel beltzak, eta apaindura gisa, zintzilik koloredun oihalak dauzkate, gerritik zein lepotik.
Orain urte gutxira arte zortzi gizonezkok
osatutako taldeek dantzatzen zuten makila-dantza hori. Gaur egun neska taldeak
ere aritzen dira.
Makila-txikien eta kriskitinen doinuak erabiltzen dituzte dantzariek musikarien erritmoarekin bat egiteko; musikariek dultzaina, kaxa, danbor baxua eta batzuetan flauta ere jotzen dituzte.
Erlijioari lotuta dagoen dantza da Pauliteiros de
Miranda taldearen makila-dantza. Tradizioari eutsiz, dagokien egunean goizean
goiz kalera irten eta limosna eskatzen dute dantzariek, beranduago elizara joan
eta jasotako limosna santuari eskaintze aldera.
- Maiatzaren 19an Iruñean
- Maiatzaren 20an Eibarren
Idatzi artikulu bat