Otsagabiako dantzen zikloa lau makila-dantza berezik, zapi-dantza batek eta jota batek osatzen dute:
Emperador, Katxutxa, Dantza, Modorro, Pañuelo eta Jota. Eta Paseo izeneko kalejira ezagun batek ere bai. Dultzaineroen doinuek aginduta, zortzi dantzarik eta Bobok eskainiko dituzte dantzok. Bobo bi aurpegi dituen petsonaia berezia da: bata atzera begiratzen duena; bestea, aurrera.

Urtero irailaren 8an dantzatzen dira dantzok, Muskildako Amabirjinaren ermitaren aurrean lehenengo, eta plazan ondoren. Sinbologiaz betetako tradizio zaharra dugu horrakoa. Bezperan ere dantza taldeko kideek, Zaraitzuko traje zibila jantzita eta udal ordezkariei Salberaino lagundu ondoren, herriko plazan dantza saioa eskaintzen dute.
Tradizio luzeko dantzak dira Otsagabiakoak eta belaunaldiz belaunaldi mantendu dira. Zortzi dantzarien eta Boboren lehenengo aipamena jaso ahal izateko, urteetan atzera egin behar da salto, 1695. urtera arte, hain zuzen.
Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
- Maiatzaren 19an Eibarren
Idatzi artikulu bat