Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu
datorren maiatzerako Iruñea eta Eibarren. Euskal Herria, Katalunia, Valentzia,
Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte
hartuko dute Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatutako jaialdi honetan.
Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.
Horiekin batera Errioxa, Castellon, Aragoa, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat txokotako taldeek parte hartuko dute. Guztira 20 talde inguruk parte hartuko dute maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.
Idatzi artikulu bat