Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 14:33:16.071 GMT+2

Larratz Dantzari taldea

Ohiturak jaso eta zabaltzea du helburu Burlatako dantza talde honek.

Beti Lagun mendi taldetik sortu zen 1976. urtean, eta ordutik folklorearen ikerketan, berreskurapenean eta zabalpenean egin dute lan.

Taldeak jaso eta ikasi dituen dantzen artean Hego Euskal Herriko hainbat dantza daude; artean, Oñatiko Korpus dantzak, aurtengo jaialdian aurkeztuko dituztenak.

Larratz dantza taldeak antolatzen dituen jaialdien artean, ondoko hauek dira bereziki aipagarriak: haurrei zuzendutako Erregiñes jaialdia (maiatzaren azken igandean), Santa Agedako abesbatzen antolaketa eta ihauterietako Martingala, besteak beste.

Korpus dantzak Oñatiko Corpus Christi jaian dantzatzen dira, Gorpuzti egunaren ondoko igandean. XVI. mendean dagoeneko aipatutako ospakizunetan dantzariek parte hartzen zutela jasotzen dute agiriek. Zortzi dantzarik eta buruzagiak osatzen du taldea. Dantzariak ostiral eta larunbatean kalez-kale ibiliko dira dantzan eta puska biltzen. Ondoren, igandean, prozesioan parte hartuko dute, eta arratsaldean, plazan, Korpus dantzen agerraldi nagusia egin ohi dute.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean

Nork: makila-dantza.2007/05/09 14:33:16.071 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak jaialdia iruñea burlata larratz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak