1957an antolatu eta 1958an egin zuen estraineko emanaldia Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak, Kezka dantza taldeak.
2005ean Arrateko Amaren dantzak izeneko errepertorioa plazaratu zuen Arrate
eguneko erromerian bertan. Ezpata-dantzarekin batera, trokeo-dantza bat egiten
da Arraten irailaren 8an, bertako Ama Birjinaren egunean. Trokeo-dantza
horretatik makila txikien dantza eskainiko dute Kezkako dantzariek. Eibarren
Kezka dantza taldeko txistulariekin arituko dira, eta Iruñean Usartza
txistulari taldekoekin.
Igandean Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako ikasle guztiak batera arituko dira eta Abaltzisketako txantxoen dantza eta Lizartzako zenbait dantza eskainiko dituzte. Inauteri garaiko dantzak dira biak, Gipuzkoako bi herri horietan egiten direnak, eta horietatik makila txikiekin egiten diren dantzak aurkeztuko dituzte.
Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:- Maiatzaren 19an Iruñean eta Eibarren
- Maiatzaren 20an Eibarren
Idatzi artikulu bat