Europako dantza tradizio zahar eta zabalduenetakoa dugu makila-dantzena. Zortzi dantzari, apaingarriak buru eta bularrean, txintxarriak belaun azpian eta makilak eskuetan. Makilak jo eta oinak dantzatu. Urteak eta mendeak agortuko ditugu, belaunaldi osoak hustuko dira, eta halaz ere, han eta hemen, makila-dantzek bizi-bizirik diraute. Bai, gure XXI. mende hasiberri honetan ere makila-dantzekin gozatzen jarraituko dugu, ez izan dudarik.
2007/05/10 11:29:05.973 GMT+2
Jo makilak, dantzatu oinak!
Folklorean urrutiko exotismoa eta bertako
berezitasunak eta diferentziak bilatzen dira maiz. Oraingoan, berriz,
antzekotasunak aurkitzeko jolasean sartu nahi izan dugu. 2006ko Eibarko ezpata-dantzen
jaialdian egin genuen bezala, Iruñea eta Eibarko makila-dantzen jaialdi honetan
ere kanpora atera gara hango dantza tradizionalen berri izan nahian. Baina,
urruti joanda ere, gure dantzen traza eta airea dutenak aurkitu ditugu mugez
gaindi. Hizkuntza, paisaia eta kultura aski desberdinak izan arren, dantza
tradizionaletan hurbiltasun harrigarriak ditugula erakutsi nahi dugu jaialdi
honen bidez. Antzuola, Cortes edo Otsagabiako dantzariek Portugalgo Miranda de
Douro, Ingalaterrako Bacup, Kataluniako Terrasa edo Castello-ko Todolellako
dantzariekin dituzten lokarriak ekarri nahi izan ditugu Iruñea eta Eibarko
ikusleen aurrera.
Nork: makila-dantza.2007/05/10 11:29:05.973 GMT+2
Etiketak:
makila-dantzak
jaialdia
iruñea
eibar
2007
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: .2008/02/21 13:34:08.452 GMT+1