Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 15:57:15.060 GMT+2

El Todó: Danses Guerreres de La Todolella

Dultzaina eta atabalaren soinupean zortzi mutilek aipatutako guda makila-dantza eskainiko dute.

Belaunaldiz belaunaldi igaro eta mantendu den dantza da horrakoa, eta 1989. urtean ondare historiko izendatu zuten. Izan ere, XV. mendetik egun arte plazaratu den makila-dantza da Todolellakoa. Lehenago San Antonioren omenezko jaietako igandean dantzatzen zen. Hala ere, gaur egun abuztuaren 24an kaleratzen dute, San Bartolome jaietan, eta oso kasu berezietan Sain Cristofol de la Saranyana ermitan ere dantzatu izan dute.

Gaur egun dantzan aritzen den zortzikotea 1984. urtean osatu zen, zenbait urtetan ez baitzen dantza hori kaleratu dantzari falta zela eta. Horren aurrean, El Todó-Danses Guerreres de La Todolella elkartea sortu zen, herriko dantzen ikerketa eta hedapena bultzatu nahian.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean
  • Maiatzaren 20an Eibarren

Nork: makila-dantza.2007/05/09 15:57:15.060 GMT+2
Etiketak: eibar jaialdia el-todó-danses-guerreres-de-la-todolella makila-dantzak castello iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak