Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen Iruñeko udalaren gerizpean.
Izena urtebete
beranduago sortu zuten Duguna izeneko
ikuskizunetik hartu zuen taldeak. Hiriko ekitaldi ofizialetan parte hartzeaz
gain (San Fermin, San Saturnino...), Euskal Herriko dantza tradizionalak
dantzatzea eta sustatzea du helburu. Gaur egun 60 bat dantzarik eta musikarik
osatzen dute taldea. Dantza eskola ere badu, eta bertan 70 bat ume ari dira
dantzan ikasten. Oraingoan Berako, Otsagabiako eta Gipuzkoako makila-dantza
eskainiko dituzte.
Berako makila-dantzen inguruan zera esan daiteke: Nafarroako
makil-dantza ziklokoa izanagatik ere, Berako makil-dantzek harreman haundiagoa
dute Lapurdiko antzeko dantzekin, Otsagabia edo Erriberako makila-dantzekin
baino. Abuztuaren 3an dantzatzen dira, Berako patroi San Esteban-en omenez.
Hamar dantzak osatzen dute zikloa, bederatzi makila-jokok eta zagi-dantzak.
Dantza xume eta ederrak dira, seguruen haurren iniziazio erritmiko eta
memoristikorako sortuak. Dugunako gaztetxoek makila-dantza horietatik hiru
eskainiko dituzte.
Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
- Maiatzaren 19an Iruñean
Idatzi artikulu bat