14 dantzak osatzen
dute San Asensioko trokeo-dantza.
Arkuak erabiltzen dituzte batzuetan,
giza-dorreak egiten dituzte eta makila txikiak erabiltzen dituzte beste
batzuetan. Trokeo-dantza horretatik lau pieza, El de los cuatro, El Enredujo, El del culo eta El Ligero izenekoak eskainiko dituzte San Asensioko dantzariek.

Nafarroako
dultzainen eta danbor doinuen erritmora dantzatuko dute errioxarrek. Dantzarien
gidari Cachiberrio izeneko pertsonaia arlekinatua aritzen da.
Gizonezkoek soilik egiten duten taldea da horrakoa, eta euren eskualdean hala
osatutako bakarra.
San Asensio inguruan dantza tradizioa oso luzea dela aipatzen da, eta dantza tradizioak XVI. mendetik gaur arte iraun duela dioten dokumentuak jaso dituzte. Beraz, belaunaldiz belaunaldi mantendutako dantzak ditugu honakoak.
Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
- Maiatzaren 19an Eibarren
Idatzi artikulu bat