Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 13:10:16.791 GMT+2

Corteseko Yona taldea

Nafarroako Cortes herrian dantza hutsa baino gehiago da paloteadoa

Antzerki errituala, kritika soziala, musika eta dantza biltzen dituzten ekitaldiak dira mota honetako paloteadoak. Nafarroako dantzen munduan, tradizio eta izen handienetakoa duena da Corteseko paloteadoa, XIX. mendetik aurrera etenik gabe dantzatu dena.

Corteseko paloteadoan garrantzi handia du antzespenak; rabadán (artzaina), mayoral (artzainen nagusia), aingerua eta deabrua ditu protagonista, eta gaizkiaren eta ongiaren inguruko koplak kantatzen dituzte; betiere, urte horretan herrian gertatutakoak jasotzen dituztenak.

San Miguel egunean, irailaren 29an, aurkeztu ohi da Cortesen paloteadoa. Cortes bertako Yona taldeak aurkeztuko ditu dantzok. Talde gaztea da, orain bederatzi urte sortutakoa, baina handituz joan dena. Gaur egun Nafarroa osoan jasotako dantzak nahiz Euskal Autonomi Erkidegokoak dantzatzen dituzte.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Eibarren
  • Maiatzaren 20an Eibarren

Nork: makila-dantza.2007/05/09 13:10:16.791 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak jaialdia yona eibar cortes | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak