Makila-dantzak eta
ezpata-dantzak oso ezagunak izan dira Iberiar Penintsulan.
Artean daude balls de bastons makila-dantza kataluniarrak ere. Aurtengo jaialdian aurkeztuko dituzten makila-dantza horien inguruan Katalunian duten lehen erreferentzia 1150. urtekoa da, Bartzelonako Ramon Berenguer kondea ezkondu zenekoa.

Terrassako herriak 1976. urtean ekin zion herriko ohiturak berreskuratzeari eta lantzeari. Bizilagun talde batek castellers-ak berreskuratu zituen; beste batzuek, drac-ak; eta Marc Galik bastoners-ak, alegia, oraingoan eskainiko dituzten makila-dantzak. Terrassako taldea 1981. urtean irten zen plazara dantzara lehenengoz. Gaur egun laurogei lagunek osatzen dute taldea, dantzarien eta musikarien artean.
Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:- Maiatzaren 19an Iruñean
- Maiatzaren 20an Eibarren
Idatzi artikulu bat