Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 16:06:56.115 GMT+2

Antzuolako Oinarin dantza taldea

Antzuolak, beste ohitura batzuen artean, zenbait dantza berezi gorde ditu.

Izan ere, Gipuzkoako hainbat dantzarekin zerikusirik izan arren, badituzte aldeak ere.

Trokeo-dantza bezala ezagutzen ditugun egungo dantzak 1845. urteko erreferentzietan agertzen dira lehendabizi: makila-txikiak eta makila-handiak aipatzen dira. Gerora, 1878.urtean, trokeo-dantzak eta zinta-dantza agertzen dira, eta 1886. urtetik aurrera, uztai edo arku-dantza. Dantza horiek guztiak dira, gaur egun, uztaileko hirugarren larunbatean eta Mairuaren Alardearen ondoren egiten direnak.

Lau dantza horietatik gehien bereizten dena makila-txikiena da. Antzuolan dantzatzen den Boastitzea ez da inongo makila-txiki dantzetan ikusten. Doinua ere berezi samarra da.

Orain hamalau urte Oinarin dantza taldea izena eman zioten taldeari; dena den, lehenagotik sortutako dantza taldea da. Haur, gazte eta nagusiez osaturik dago, eta 100 dantzari inguru ditu gaur egun. Antzuolarren dantza zaletasuna erakusten duen aipamena 1576. urtean agertu zen lehenengo aldiz parrokiako eta udaletxeko liburuetan; orduko dantza taldea hamabi dantzarik eta buruzagiak osatzen zutela azaltzen da.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:

  • Maiatzaren 20an Eibarren

Nork: makila-dantza.2007/05/09 16:06:56.115 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak jaialdia eibar oinarin antzuola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak