Gipuzkoa eta Zuberoako dantzak
10 egunez Zuberoa eta Gipuzkoako dantzen ikastaro trinkoa
Dantza ikastaroa osatzeko, zenbait dantza tradizional zuzenean ikusteko aukera izango dute. Zuberoako maskaradak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, martxoaren 16an Arrokiagara hurbilduko baitira Aloze eta Atharratzeko gazteek emango duten maskarada ikustera. Martxoaren 18an berriz Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeek Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza sorta bat dantzatuko dute Utah-ko dantzarientzat.
Richard Wacko
Ukrainiako Dantza Eskola Nazionalean, Alberta Ballet School-en,
Kiev-eko Virsky Estatu Eskolan eta Montreal-eko Errusiar Baletetan
osatu ditu dantza ikasketak Richard Wacko-k. Ukrainako Cheremosh Dantza
Konpainiaren zuzendari artistikoa izan da, eta Kanada eta Estatu
Batuetako hainbat dantza konpainiatan koreografo gonbidatua izan da.
Gaur egun Utah-ko Unibertsitatean dantza irakaslea eta bertako
Character Dance Ensemble-aren zuzendaria da.Character Dance Ensemble
Utah-ko Unibertsitateko Balet Sailaren talde bat da Character Dance Ensemble (CDE). Karaktere dantzetan espezializatuta dago, alegia, eszenarako egokitu eta estilizatutako folklore dantzetan. Azken urteotan Beijing Dance Academy, Royal Ballet School-en Londresen, Vancouver-ren eta San Petersburgon izan dira dantza eskolak jasotzen. 2008an Euskal Herria eta euskal dantzak aukeratu dituzte beraien formazioa osatzen jarraitzeko.
Martxoaren 14tik 23ra izango dira Euskal Herrian Utah-ko Unibertsitateko ikasleak. Eibarko Hezkuntza Esparruan hartuko dute egoitza eta Portalea Kultur Etxeko dantza gelan hartuko dituzte dantza eskolak.

Idatzi artikulu bat