Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/17 10:23:47.140 GMT+2

Udaberriko protokolo batzuk

Hona hemen azken aldian tokatu zaizkigun zenbait protokolo-dantzen aipamenak. 2006-03-02_memorial-Balentziaga1276 Apirilaren 2an Balentziagaren oroimenezko ziklismo proba jokatu zen Eibarren. Karrera garrantzitsua da afizionado mailan, eta jakinekoa da bertan irabazten duenak datorren urtean profesionaletan aritzeko urrats garrantzitsua ematen duela. David Rodriguez-ek irabazi zuen karrera eta Gaizka Arrizabalagari tokatu zitzaion agurra dantzatzea Usartza txistulari taldeak lagunduta.

Apirila Errepublikaren hilabetea izaten da, eta Eibarren ez dugu ahazteko II. Errepublika aldarrikatu zen lehen herria izan zela hau, eta beraz, horren inguruko ospakizunak ohikoak izaten ditugu. Aurten bi ekitaldi izan ditugu Errepublikaren inguruan. 2006-04-09_Errepublika-FelixMorketxo Batetik, apirilaren 9an, Ezker Batuak antolatu ohi duen Errepublikaren inguruko ekitaldia burutu zen. Adineko errepublikazaleei omenaldia egin eta Aiert Ibarbiak agurra dantzatu zuen Andoni Altzibar, Felix Elortza eta Iñaki Barua Kezkako txistularien laguntzarekin.

Aurten 75 urte bete dira II. Errepublika martxan jarri zenetik (1931ko apirilaren 14an ezarri zen, Eibarren bezperan 13an aurreratu baziren ere) eta hori gogorazteko plaka bat jarri zuen Eibarko Udalak Untzaga plazan. Hain zuzen ere gaur egun Untzaga Plaza dena Alfonso XIII plaza zen Errepublika iritsi bezperan, eta 1931ko apirilaren 14an Errepublikaren plaza izena jarri zioten. 75. urteurrenean, 2006ko apirilaren 13an, Udaletxean jarri zen plaka gertaera horiek gogoratuz eta plaka horren inaugurazioan Ekhi Zugastik dantzatu zuen agurra, Usartza txistulari taldearen doinuetara.

IMG_1293

Maiatzaren 13an ekitaldi berezia ospatu zen Eibarko Hezkuntza Esparruan. Txolarte elkarteak bere 10. urteurrena ospatzen zuen eta elkarte horren egiten duen lan bikaina eskertuz omenaldia egin zitzaien. Oier Ibarbiak dantzatu zuen agurra eta Jose Migel Laskurain Usartzako txistulariak jo zuen danbolina.

SAN ISIDRO 305 Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez, Debabarreneko nezkariei harrera egiten zaie Arraten eta nekazarien eguna ospatzeko ekitaldiak izaten dira: meza, prozesioa, herri-kirolak, bazkaria. Aurten San Isidro prozesioan atera zuten lagunak izan dira protagonista, lehen aldiz lau emakume, lau baserritarrek eraman baitute santuaren irudia. Prozesioan laguntzen, eta elizara itzultzean agurra dantzatzen Enrike Izagirre ibili zen eta musikaren ardura Usartza txistulari taldearena izan zen.

Argazkietan klik eginez gero tamaina handiagoan, eta kasu batzuetan argazki gehiago ikusteko aukera duzue.

Nork: oier.2006/05/17 10:23:47.140 GMT+2
Etiketak: protokoloak emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak