Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 16:02:32.540 GMT+2

Sword Spectacular, ezpata-dantza guztien ama

Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da Sword Spectacular. 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka dantza taldekoak Arrateko Amaren ezpata-dantza aurkeztuz. 2008-05-24_York-swordspec_IZ_6287-rek Bidaia mamitsua, betea eta bizia izan da zalantzarik gabe. Begiak erne eta oinak arin izan ditugu, eta nahikoa dantza egin eta ikusteko aukera izan dugu.

Jaialdian parte hartu duten taldeen zerrenda eta ordezkaritza izugarria izan da. Txekia, Estatu Batuak, Britainia Handia, Noruega, Austria, Alemania, Italia, Flandria eta Euskal Herriko 40 talde, denak ezpata-dantzariak. Asteburu bakarrean Europako ezpata-dantzaren ikusmira zabal eta aberats bat eskuratu dugu.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_6693

York-eko kaleetan dantzan

York Ingalaterrako hiri zahar eta historikoa da. Harresiak zutik, katedral ederra, kale estu eta xarmadunak… Hiri ederra da benetan, eta jaialdiak iraun duen bitartean makina bat joan etorri eta dantza emanaldi egin ditugu bertan.

2008-05-24-York_swordspec_BA-888

Larunbat goizean kalejira egin genuen York-eko kaleetan jaialdian parte hartzen genuen talde guztiek, eta ondoren, hiriko txoko desberdinetara jo genuen emanaldi laburrak eskaintzeko. Lau emanaldi eskaini genituen larunbatean eta beste horrenbeste igandean.

York Theatre Royal

Igande arratsaldean York-eko antzoki nagusian izan zen jaialdiaren emanaldi nagusia. Banan-banan, talde guztiek beren ezpata-dantza egin genuen, bost orduko iraupena izan zuen jaialdian. Hori bai, emanaldi erdian etena egin genuen afaltzeko. Kaleetan elkar ikusteko aukera izan ez genuen taldeekin ere gozatu ahal izan genuen antzokian.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_7259

Harrera beroa

York-eko ikusleek eta morris dantzariek bero hartu gaituzte ezpata-dantzari euskaldunak. Gure emanaldietan jendea erruz pilatzen zen eta gogotik txalo egiten ziguten. Bukaeran, ikusleak eta beste taldeetako dantzariak hurbiltzen zitzaizkigun zorionak ematera eta gure dantza eta herriarekiko interesa erakustera. Etxera bueltan ere aipamen goxoak irakurri ditugu: "The Basques were amazing." dio batek eta beste batek “Kezka's performance is tremendous and I look forward to seeing them again.”.

Argazkiak, prentsa, e.a.

Etxeko komunikabideek ere jaso dute York-era egindako txangoaren berri:

Argazkiak:

2008-05-24_York-sword-spectacular_IZ_6153
Dantzari eta txistulariak: Josu Garate, Aiert Ibarbia, Oier Ibarbia, Enrike Izagirre, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jon Lizarralde, Unai Lizarralde, Jose Miguel Laskuarain, Olaia Gabirondo, Irune Orueta, Iraia San Ildefonso, Irati Carballo, Ainhoa Larrañaga, Irati Kortabitarte, Malen Ulazia, Zuriñe Torre, Amaia Recio, Enrike Montero, Iñaki Barua, Oier Araolaza, Joseba Aranzabal, Unai Agirre, Ekhi Zugasti, Luken Aranburu eta Zuhaitz Elejalde. Argazkian ageri ez direnak:  Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti, Mertxe Etxeberria eta Beatriz Alkorta.

Nork: kezka.2008/06/04 16:02:32.540 GMT+2
Etiketak: dantza ezpata-dantzak york sword-spectacular 2008 sword-dance kezka | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Bai dotorea dena!

Nork: mikel.2008/06/05 10:16:27.823 GMT+2

Zorionak!
Kezkak eta Arrateko Amaren dantzariek beste mugarri bat ezarri duzue. Askoren bistarako goroldioak estaliko du, baina jakin badakigu dabilen harriari ez zaiola goroldiorik lotzen.

Nork: .2008/06/06 22:51:10.370 GMT+2

Errenferentziak:

...ke. Eta arraioa, historialaria naiz ni, eta edozein kontu garaikide, niretzat, esamesak eta modak dira bakarrik niretzat. Ez da nire arazoa".Kezka dantza taldea York-en (gure kronika) Erreferentzia: A wonderful team from the Basque Country - Kezka Dantza Taldea 2008/09/26 16:01:05.963 GMT+2

...ka">koko-dantzak, Axeri-boda ikuskizuna, York-en Sword Spectacular jaialdia, Erreferentzia: Saria bete dantza Coliseoan - Kezka Dantza Taldea 2008/10/28 12:19:49.828 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak