Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/20 15:01:53.922 GMT+2

Soka-dantza Mandiolako Santa Kurutz ermitan

Eibarko txokorik ederrenetakoa da askoren ustez Santa Kurutz ermita. Ermitan izenari ohore egiten dioten jaiak ospatzen dira bertan, Santa Kurutzak, inguruko baserritarrek antolatuta. Maiatzaren 3a, Santa Kurutz eguna, igandea egokitu da aurten, eta bertan izan da urtero bezala Kezka dantza taldea auzotarrekin eta bertara hurbiltzen direnekin bat eginda, soka-dantza egiten.

Aiert Ibarbia aurresku eta Ander Fernandez atzesku aritu ziren soka-dantzan, eta Joseba Aranzabal eta Unai Agirre zerbitzari lanetan. Giro ederra eta txorizo eta odoloste are ederragoak ohi bezala Santa Kurutzen.
2009-05-03-SantzaKruzIZ_3882 2009-05-03-SantzaKruzIZ_3927 2009-05-03-SantzaKruzIZ_3950 2009-05-03-SantzaKruzIZ_4014 2009-05-03-SantzaKruzIZ_4031

Nork: kezka.2009/05/20 15:01:53.922 GMT+2
Etiketak: eibar soka-dantza santa-kurutz mandiola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak