Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/23 15:19:20.562 GMT+1

Soka-dantza eta hamaiketako bitxi bat Azitainen

San Anton jaiak Azitainen, eta ohi bezala, igandean, mezaren ondoren soka-dantza egin genuen urtarrilaren 18an. Meza berezia ospatzen du Felix Bergara apaizak eta han ibiltzen ditu umeak joan etorrian nekazal produktuak ekartzen eta eramaten. Josu Garatek ezpata-dantza egin zuen Andoni Altzibar eta Iñaki Baruak primeran jotako doinura.
2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7298_r
Meza ostean soka prestatu zen eliz-atarian. Oier Araolaza aurresku, Josu Garate atzesku, eta Oier Ibarbia eta Unai Agirre zerbitzari lanetan. Inguruan zeuden gizona, Miguel de los Toyos alkatea bera tarteko, sartu ziren sokan eta ohi bezala bideratu zen soka-dantza. Santa Kurutzen ohikoa izaten da desafioan txapeletako bat elizaren teilatu gainera joatea, eta Azitainen ere horixe gertatu zen oraingoan.

Dantza saioa bukatuta hamaiketakoa izan ohi dugu, eta aurten toki berezi batean gainera. Azitaingo elizaren koruan prestatu ziguten auzotarren jaki goxoz beteta mahaikada. Bizarrik gabeko kristoa(munduan horrelako 3 bakarrik daudela esaten zen garai batean)aurrean erretratatu gintuen Iñakik.
2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7268 2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7402 2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7364 2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7437 2009-01-18_Azitain-SanAnton-soka-dantza-IZ_7490

Nork: kezka.2009/01/23 15:19:20.562 GMT+1
Etiketak: dantza soka-dantza azitain san-anton 2009 kezka | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gogor hasi duzue urtea, alajaina!

Nork: aritz.2009/01/23 17:37:27.173 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Azkenengo argazkixa pixkat tetrikua, ez?
Gero esaten dabe dantzakuok sekta bat garala, danian gaozela...


Nork: malen.2009/01/23 18:17:47.907 GMT+1

Bai Aritz, 2008a nolakoa izan den ikusita 2009rako deskantso piskat espero genuen, baina hasiera behintzat animatuta dator...

Malen, guri ez zitzaigun tetrikua iruditu, majikoa baizik. Benetan hamaiketako bat egin dugun tokirik bitxiena izan da, demaseko barreak egin genituen! Portzierto, Iñaki artista bat da argazkiak ateratzen ze ez zen batere erraza guri erretratoa egin eta barrenean zegoen kristoa hain ondo ateratzea!

Nork: oier.2009/01/24 09:20:38.117 GMT+1
http:/www.dantzan.com/blogak/oier

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak