Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/08/02 06:40:00.138 GMT-5

Soka-dantza Azurtzan

Santiago egunean, uztailaren 25ean, azken lau urteotako ohiturari jarraituz, soka-dantza egin genuen Azurtzan. Elgetako Goimendi auzoan dagoen ermita polita da Azurtzakoa, eta jai politak izaten dira bertan.
2006-07-22_Azurtza_IZ_188
Josu Garatek egin zituen aurreskulari lanak eta Oier Araolazak jardun zuen atzeskulari. Zerbitzari lanetan Joseba Aranzabal eta Oier Ibarbia aritu ziren, eta txistulariak Andoni Altzibar eta Iñaki Barua.

Soka osatzeko beste urte batzuetan baino lan piskat gehiago izan zuen Josuk, baina besteak bestea Ander Agirrebeña trikitilaria edo Aitor Mendiluze bertsolaria sokan sartuta osatu zuen azkenerako taldea.

Datorren urtean Santiago eguna ez da jai eguna izango EAEn eta beraz, ikusteko dago zer gertatuko den Azurtzako jaiarekin.

Hona hemen Azurtzako 2006ko soka-dantzaren argazki sorta Iñaki Zugastiren eskutik.

Nork: kezka.2006/08/02 06:40:00.138 GMT-5
Etiketak: azurtza emanaldiak soka-dantza kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak