Eguneko lehen ekitaldia 11:00etako meza nagusiarekin batera hasi zen. Bertan, nekazal produktuen eta animalien bedeinkatzearekin batera Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatu zuen Oier Ibarbiak. Meza bukatu ostean hasi zen soka-dantza. Soka auzotarrek osatu zuten eta aurreskulari eta atzeskulari lanetan Oier Ibarbia eta Oier Araolaza aritu ziren. Zerbitzariak berriz Luken Aranburu eta Joseba Aranzabal izan ziren.

Eguraldia lagun izan genuen, hotz baina eguzkitsu, eta gainera auzotarrek eskainitako salda bero beroarekin prestatu genuen gorputza dantzarako. Eguna borobiltzeko, zer esanik ez aurten ere ez garela esku hutsik itzuli etxera, eta ez koko-eskean ibili ginelako, ez baigenuen horren beharrik izan berriz ere otarra etxera eramateko.

Idatzi artikulu bat