Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/24 11:37:49.485 GMT+1

San Antonetako soka-dantza

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere Azitain auzoan izan gara San Anton jaiak ospatzen. Urtarrilaren 21ean, igandean egin zen jaia, eta ezpata-dantza eta soka-dantza egiten izan ginen.

2007-01-21_Azitain-San-Anton-AU 065

Hasteko, 11.00etako meza nagusian ezpata-dantza egin genuen. Oier Ibarbiak eta Aiert Ibarbiak Jaunaren aurreko ezpata-dantza egin zuten eliza barruan.

Ondoren, eliz atarian soka-dantza hasi zen. Baina, hasi bezain pronto euria hasi zen, eta soka-dantza labur-labur egin behar izan genuen, berehala berriz ere eliz aterpera bueltatu ginelako.

Sokan aurreskulari Oier Ibarbia aritu zen eta atzeskulari aldiz Aiert Ibarbia. Enrike Izagirre eta Oier Araolaza ibili ziren zerbitzari lanetan. Soka urtero moduan auzoko jendearekin osatu genduen.

Hemen ikus ditzakezue soka-dantzako argazkiak.


Nork: kezka.2007/01/24 11:37:49.485 GMT+1
Etiketak: sananton kezka soka-dantza azitain 2007 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak