Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/11 14:40:57.827 GMT+1

Plazara Dantzara 2006

Estatistikek zerbait erakusten badute da beti ezin duela eguraldi txarra egin eta noizbait tokatu behar dela ona. Tarte batean txarrak tokatu zaizkigu, eta orain buelta etortzen ari da. San Andres eguna, azaroaren 30a, eguraldi txarra egiteko aukerakoa da egutegiari begiratuz gero eta euria maiz izan dugu egun horretan azken urteotan. Baina aurten ez, aurten ona tokatu da eta San Andres egunez gozatzeko aukera ederra izan dugu.

Osteguna da, eta Eibartik kanpo lanean edo ikasten ari diren batzuren falta sumatzen da. 2006-11-30_SanAndres_6768 Beste batzuri bezperako parrandak luze jo die eta begiak ezin irekita iritsi dira plazara. Eguerdiko 13.00ak Untzaga Plazan. Nekazal azokaren sariak eman dira, heldu dio Jainagak soinuari eta Narbaizak panderoari, eta hasi da erromeria. Kalejirak, fandangoak, arin-arinak, balsak, korridoak, jautziak eta kontra-dantzak. Kezka dantza eskolako ikasleak, dantza taldeko dantzariak, dantza ikastaroetako ikasle saiatuak, guraso animatuak eta ikusle ausartak, denak aritu dira dantzan bazkaltzeko ordua iritsi den arte. Hotz zegoen hasi aurretik baina berotuta bukatu dugu. Familiako argazkia egin eta bazkaltzera!


Nork: kezka.2006/12/11 14:40:57.827 GMT+1
Etiketak: dantza eibar plazara-dantzara untzaga 2006 erromeria san-andres | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak