Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/05 09:35:33.996 GMT+2

Pauliteiroen erresumara goaz

Portugalen, Miranda do Douron Pauliteiroen nazioarteko jaialdi batean parte hartuko dugu asteburu honetan.“Festival Internacional de Pauliteiros” jaialdia egingo da asteburuan Miranda do Douron eta bertan dantza egitera goaz. Arrateko Amaren dantzak aurkeztuko ditugu bertan uztailaren 7an, larunbatean, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldeak elkarlanean.
Kartela Festival de Pauliteiros
Hainbat tokitatik hurbilduko diren zortzi taldek parte hartuko dute Miranda do Douroko Pauliteiroen nazioarteko jaialdian. Portugaletik bertatik Malhadas, Palaçoulo, Fonte d’Aldeia, Duas Igrejas eta Miranda do Douroko pauliteiroek, Zamorako Tierra del Pan-eko dantzariak, Sanábriako Tábara-ko paloteo dantzariak eta Eibarko Kezka dantza taldeak eta Usartza txistulari taldeak parte hartuko dute jaialdian.

Eibarren eta Iruñean ospatu genuen makila-dantzen nazioarteko jaialdian parte hartu zuen Miranda do Douroko Pauliteiroen taldeak, eta ikusle gehienen ustez talde hauxe izan zen jaialdiko ikusgarriena. Beraz, gure dantzak bertan eskaintzeaz gain, irrikitan gaude gainontzeko pauliteiro taldeak ikusteko.

Kezka dantza taldeak eta Usartza txistulari taldeak Arrateko amaren ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskainiko dituzte Miranda do Douron. 30 lagun inguruk osatutako espedizio abiatuko da Miranda do Dourora asteburu honetan.

Eta gero Lleidara


Portugaletik itzuli eta hurrengo asteburuan Lleidako Tremp herrira joango gara Kezkako dantzariak. Pirinioetako herri horretan “Tremp dansa” izeneko jaialdia burutzen da uztailaren 14an. Berez dantza garaikideko jaialdi bat da, Bartzelonako Iliacan konpaniak antolatzen duena, eta aurten berezitasun moduan dantza tradizionalak aurkeztuko dira bertan Kezka dantza taldearen eskutik.

Dantza garaikideko konpainia profesional garrantzitsuek parte hartuko dute jaialdi horretan: Iliacan, Senza Tempo, Lapsus, De Hecho e.a. Horiekin batera arituko da Kezka dantza taldea. 20 minutuko bi emanaldi, kalejira bat eta euskal dantzei buruzko mintegi labur bat eskainiko ditugu.

Nork: kezka.2007/07/05 09:35:33.996 GMT+2
Etiketak: dantza miranda-do-douro portugal jaialdiak pauliteiros bidaiak emanaldiak kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak