Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/15 02:46:04.430 US/Central

Meltxor, Gaspar eta Baltasar: hona gure errege majoak

2008-01-05_Errege-kabalgata-kezkako-erregeak_IZ_947 Urteurreneko 2008 urtea bukatu zen baina 50 urte betetzearen ondorioekin hasi dugu 2009a ere bai. Errege kabalgatan Meltxor, Gaspar eta Baltasar lanak egitea tokatu zaigu aurten eta hor aritu ziren, urtarrilaren 6an, hiru errege "kezka"tuta.

Astelehena frontoian izan zuten lehen agerraldia, Ipuruako dantza garaikideko eta gimnasia erritmikako taldeen emanaldi berezian. Dantzak ikusi eta txalotu ondoren, Untzagan karrozan igo eta herriari itzulia egin zioten goxokiak batera eta bestera banatuz. Udaletxera bueltan umeak eta ez hain umeak altzoan hartu eta txintxotasun testak eta opari negoziazioak burutu zituzten.

Nork: kezka.2009/01/15 02:46:04.430 US/Central
Etiketak: kabalgata erregeak 50urteurrena kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...dartsuena. 2008rako erronka zen hori. 2008a joan da eta ez dugu jarritako helburua bete. Olentzerok ia-ia ekarri zigun oparia baina azkenean erregeak izan dira, 2009arekin batera Erreferentzia: Erregeek ekarri digute dantzanTV - Dantzing 2009/01/15 19:57:57.473 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak