Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/20 10:09:13.786 GMT+2

Maskaradak Tremp-en

Artaziak, barrila, bandera, zaldia eta zaldiaren buztana furgonetan sartu eta Tremp-era abiatu ginen Kezka dantza taldeko bost dantzari eta bi txistulari pasa den uztailaren 14ko asteburuan bertan ospatu den En Tremp Dansa, 2n festival de Música i dansa del'altpirineu jaialdian parte hartzera.

Musika eta dantza uztartzen dituen jaialdia da Tremp-ekoa. Alde batetik musika arloan alor desberdinak lantzen ditu, hala nola, Saint Marc haurren koralaren kontzertua zuzenean ikusteko aukera (hauek Los chicos del Coro filmean ahotsa jartzen zuten umeak ziren) edo Julieta Venegas abeslari mexikarraren doinuak entzuteko parada ere izan zen.2007-07-14_Tremp-Lleida_IZ_0487

Dantzari dagokionez, dantza garaikideko hainbat konpainia ikusteko aukera izan genuen: beste batzuen artean Senza Tempo, Bartzelonako dantza garaikideko konpainia, antzerkia eta dantza bateratzen dituena, edota Cia Iliacan, Tremp bertako dantza garaikideko taldea.

Dantza tradizionala ikusteko aukera ere izan zuten hara gerturatu zirenek. Horretarako Kezka dantza taldekoak izan ginen bertan Zuberoako maskaradak eskaintzen. Barrikada haustea, Gabota, Aintzina Pika eta Godalet dantza eskaini genuen Zuberoako masakaradako bost aintzindariek eta Kezka dantza taldeko bi txistulariekin osatutako taldeak. Aiert Ibarbia Txerrero, Ainhoa Lendinez Gathuzain, Irati Kortabitarte Kantiniersa, Oier Ibarbia Zamaltzain eta Josu Garate Enseinari aritu ginen. Txistulariak berriz Andoni Urbieta eta Iñaki Barua izan ziren.

Hasiera Parc del Pinell parkean eman genion. Bertan euskal dantzeri buruzko mintegi-tailerra eskaini genien bertara gerturatutako jendeari Josu Garateren eskutik. Ondoren, bertatik hasi eta Dr. Pearson Ramblatik gora kalejiran joan ginen Plaçeta de l'Eglésia, Elizako plazaraino, tartean Barrikada haustea, Gabota eta Aintzina Pika dantzatu genuen.2007-07-14_Tremp-Lleida_IZ_0390

Emanaldi nagusia ordea arratsaldeko 9tan izan zen, herriko plazan, Plaça Capdevilan hain zuzen ere. Bertan, Zuberoako beste dantza horiez gain Godalet dantza ikusteko aukera ere izan zuten han bildu zirenek. Barrikada haustearekin eman genion amaiera Tremp-eko ekitaldiari.

Ezin ditugu ahaztu gurekin batera gidari izan ditugun eta antolakuntzaren parte izan diren Olatz eta Álvaro, eta baita gurekin batera joandako "staff teknikoa". Nola egingo genioke aurre hango bero itzelari zuek gabe?

Nork: kezka.2007/07/20 10:09:13.786 GMT+2
Etiketak: katalunia jaialdia maskaradak tremp zuberoa 2007 lleida kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak