Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren
maiatzerako Iruñea eta Eibarren. Euskal Herria, Katalunia, Castello,
Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Duguna eta Kezka dantza taldeak antolatutako jaialdi honetan.
Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup
taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean
talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio
bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.
Horiekin
batera Errioxa, Castello, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat
txokotako taldeek parte hartuko dute. Guztira 20 talde inguruk parte
hartuko dute maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.
2007/04/18 09:50:06.742 GMT+2
Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñea eta Eibarren
Nork: kezka.2007/04/18 09:50:06.742 GMT+2
Etiketak:
eibar
jaialdia
duguna
2007
makila-dantzak
iruñea
makila-dantzak-jaialdia
kezka
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat