Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/24 10:40:44.901 GMT+2

Makila-dantzen jaialdia Iruñean

Makila-dantzen nazioarteko jaialdian, maiatzaren 19an, larunbatean, Iruñean eta Eibarren zeuden aurreikusita ekitaldiak, eta beraz taldea bitan banatu behar izan genuen: batzuk Iruñera eta besteak Eibarren. Eibarko argazkiak ez ditugu prest oraindik, eta beraz Iruñeko bueltaren kronikarekin hasiko gara.2007-05-19_Makila-dantzen-jaialdia-Iruñean_IZ_8943

Talde denek kalejira egin ostean Iruñeako kaleetan zehar, jaialdiari hasiera eman genion Burgoen plazan 18:00ak aldera. Lehendabizi Iruñeako Duguna taldekoak aritu ziren, Berako makila-dantza (txikiek), Gipuzkoako makil-txikiena (neskek) eta Otsagabiko dantzen zikloko katxutxa eta modorro (mutilek) dantzatuz. Ondoren, hurrenez hurren, Portugalgo Pauliteiros de Miranda do Douro, Burlatako Larratz dantza taldekoak (Oñatiko Korpus dantzak eskaini zizkiguten), Kezka dantza taldea (Arrateko Amaren makil-txikien dantza) Usartza txistulari bandaren laguntzaz, The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup (hauen artean 72 urtekoren bat ere bazegoen), Amurrioko Aiara dantza taldea (Villabuenako dantzak), Iruñeako Oberena (Corteseko paloteadoa eskaini ziguten), Ablitaseko Mendianike dantza taldea (Rosarioko Amabirjinaren omenez urriaren lehen asteburuan dantzatzen dituzten makila-dantzetako bi eskaini zituzten), Zaragozako Dancantes de Tauste, Terrasako Bastonersak (1981. urtean berreskuratutako Ball de Bastons delakotik lau makila-dantza eskaini zizkiguten), Castelló-ko Asoc. "El Todó-Danses Guerreres de la Todolella" eta azkenik Iruñeako San Lorenzoko Danzanteak.

Eibartik 9 dantzari eta 3 txistulari joan ginen Iruñeko makila-dantzen jaialdira. Josu Garate buruzagi genuela, Irati Narbaiza, Irune Orueta, Oihane Llorente, Ekhi Zugasti, Enrike Izagirre, Zuhaitz Elejalde eta Ibarbiatarrak. Usartza txistulari bandatik, Jose Miguel Laskurainen gidaritzapean Enrike Montero eta Asier Castelos aritu ziren Arrateko makila-dantzak jotzen.2007-05-19_Makila-dantzen-jaialdia-Iruñean_IZ_8889

Jaialdia bukatu eta gero afaltzen eman ziguten Iruñeko Dugunakoek, talde guztiak Aranzadin elkartu eta afaldu ostean Eibartarrok zintzo-zintzo bueltatu ginen, hurrengo egunean ere makilak astindu behar genituelako Euskal Jaiko egun handian.

Dugunakoak zoriontzea baino ez zaigu geratzen, antolaketa eta egindako harrera beroarengatik. Ea Sanferminetan edo Arrateko jaixetan ikusten garen berriro!!

Nork: kezka.2007/05/24 10:40:44.901 GMT+2
Etiketak: eibar jaialdia duguna makila-dantzak iruñea kezka | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Badakizue San Ferminetara gonbidadtuta zaudetela. Ta ia heldu den urtean ez zareten hain zintzo-zintzo eta ez zoazten horren goiz, hemen baten bat penaturik geratu zen eta.
;-)

Nork: aritz.2007/05/25 06:28:35.314 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Zorionak!

Ze ideia ona... iruñea eta eibar...makilak... jendia erakarri zenutela agerixan dan... gustora juan ziala bebai...

Ze pozik ipintzen naizen Bartzelonan banao be!!

Nork: matx.2007/05/25 08:37:42.608 GMT-4

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak