Urteterdi eman ditu minbiziarekin borrokan. Ez zegoen amore emateko
prest, eta ahal izan zuen beste eutsi zien dantzari eta musikari.
Ebakuntza batetik irten berritan dantzatu zuen Arrateko
ezpata-dantzaren estreinaldian, eta bere gidaritzapean, buruzagi makila
tinko helduta, gurutzatu genuen Arrateko zelaian.Dantzan egin dituen urte guzti hauetan bere bizipozarekin gozatu ahal izan dugu. Gauzak oker jarrita ere beti zuen irriparrea ezpainetan.
Hiletak, bihar, otsailak 1, 19.00etan, Eibarko San Andres parrokian egingo dira.
Eskerrikasko Maitane eman diguzun guztiagatik!

Erantzunak
Animoak Kezka-ko guztioi, Duguna-koen partez!
Nork: aritz.2007/01/31 14:13:13.638 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Añorgako Dantzarien izenean, doluminak Kezkakoei eta Maitaneren familiari.
Besarkada bat
Nork: gari.2007/01/31 23:45:24.848 GMT+1
egongo gara.
Nork: malen.2007/02/01 00:50:02.751 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora
Duguna dantza taldeko dantzaria naiz, eta bene-benetan doluminak eman nahi diet kezkako dantzari guztiei eta Maitaneren Familia osoari. Animo guztie. Besarkada handi handi bat, batez ere Ane Sarasketa eta Enrikeri.
Nork: Maitane Algarra.2007/02/01 16:23:26.055 GMT+1
Nork: Josu.2007/02/01 18:50:00.449 GMT+1
jorbe.blogsome.com
Animo Kezka dantza talde osoari eta baita Maitaneren familia guztiari!!
Duguna dantza taldeko dantzaria naiz. Doluminak bidaltzen dizkizuet Iruñetik, benetan gogorrak izaten dira horrelako momentuak ere. Besarkada handi bat guztioi eta ANIMO!!!!
Muxu hanbi bat eta basarkada bat!!!
Nork: Leire Leza.2007/02/01 20:10:05.673 GMT+1
Nork: iratxe.2007/02/02 10:40:00.005 GMT+1
Txiki-txiki bat.
Badira lagunak bere izate hutsarekin bete-bete egiten gaituztenak; begirada eder batekin besteen eguna pozten dakitenak; irribarre alai batekin dena adierazteko gai direnak. Hala jartzen gintuen martxan Martxanek, dantza gelan sartzen zen bakoitzean. Hori zinen zu.
Gure bihotzak bahitu dituzu Maitane eta zurekin eraman. Baina guk ez zaitugu hain erraz joaten utziko. Eta zurekin jarraituko dugu dantzan, elkarrekin. Agur txiki bat bakarrik. Txiki-txiki bat. Eta ohorerik handiena.
Kezka dantza taldeko lagunak.
Nork: kezka.2007/02/02 12:01:52.289 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: Mikel.2007/02/02 18:11:31.404 GMT+1
Nork: Haritz EDT.2007/02/02 20:43:03.629 GMT+1
Mila esker danoi, nere ta familia guztian partez eman diguzuen laguntza ta berotasunangaitik. Zihur nao Maitane daon lekuan be eskerrak emoten egongo dala egin dozuenangaitik. Eskerrik asko danoi benetan, ta besarkada handi bat!
Nork: Maider Otaola.2007/02/04 16:40:54.970 GMT+1