Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/05 15:05:28.953 GMT+2

Lodikroko, hitzen erritmoan dantzan

Elirale konpainaren Lodikroko eskainiko da datorren larunbatean, urriaren 10ean Eibarren, Coliseo antzokian. 1eta 6 urte bitarteko umeentzat zuzendutako dantza ikuskizuna da Lodikroko, Amaia Hennebutte-Millard-en izen bereko liburuan oinarrituta dagoena eta Pantxika Telleriak taularatu duena.

Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... ...orriak itzuli eta... ...gorputza, dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Musikaratzeak eta mugimenduak Amaia Hennebutte-Millard-en haur-kanten poesia agerian jartzen dute. Ametsaldi bat, haurtzaroaren mundu sentiberan murgiltze bat...

Dantzaria: Célia Thomas.
Antzerkilaria: Joxelu Berasategi.
Musikaria: Jesus Aured.
Taularatzea: Pantxika Telleria, Amaia Hennebutte-Millard.
Akzesorio sortzailea: Annie Onchalo.
Jantzi sortzailea: Karine Prins

1-6 urteko umeentzat
Iraupena: 30 minutu.

Lodikroko

Nork: kezka.2009/10/05 15:05:28.953 GMT+2
Etiketak: elirale dantza lodikroko eibar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak