Loixola, Eguren, Ixkua, Txopen, Iragorri, Ipurua, Mertxete, Iraegi-erdikua, Iraegi, Areta, Areta-abeletxe, Lekamendi, Kantina, Altamira-bekoa, Urkidi-torre eta Bolingua dira bisitatuko ditugunak. Kopurua txikia da, beste urte batzuetakoen aldean, baina elkarrengandik urruti xamar daude batzuk, eta egun osoa beharko dugu.
Ondoren, bazkaria soziedadean, eta iluntzean, 19.00etatik 21.00etara Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak, Torredembarrako pastorets eta bastonersak, eta Mauxitxa txaranga.
Eguraldiaz ez dugu ezer esango, alper alperrik da eta. Eta gainera, ez diogu ezerri beldurrik, eta gutxiago euriari!
Koko-eskea eta koko-dantzak
- Kezka dantza taldea
- Torredembarrako Pastorets eta Bastoners taldeak
- 08:30ean Merkatu plazan
- 9:00 – 16:00 Otaola-Kiñarrako baserrietan
- 19:00 – 21:00 Koko-dantzak, Pastorets-ak eta Bastoners-ak Toribio Etxebarria, Untzaga eta Fermin Kalbeton-en.

Erantzunak
Nork: .2011/02/28 07:43:27.582000 GMT+1