
Piamonteko herri txiki bat da Rocca, eta izenari ohore egiten dio, haitz handi batean magalean eraikitako herria baita. Inauteri tradizionala, zahar eta eder bat ospatzen da bertan, La Lachera. Gaur bertan, ostiralean, abiatu dituzte La Lacherako ekitaldiak, eta igandera bitartean iraungo dute.

Lache, Trapulin edo ezkonberriak pertsonaiek parte hartuz, etxez-etxe ibiltzen dira La Lacherako pertsonaiak dantzan eta eskean. Igandean izango da ekitaldi nagusia Rocca Grimaldan. Egun horretan herriak dituen biztanleak bikoiztu egiten dira kanpotik etorritakoekin. Kalejira eta dantza festa horretan eskainiko ditu Kezka dantza taldeak Eibarko koko-dantzak.

Idatzi artikulu bat