Musika Eskolako ikasleak, Ustekabe fanfarreak eta Txolarte eta Lagun artea elkarteetako kideak parte hartu genuen. Gurekin batera aritu ziren koordinazio lanetan Etakitto, Pantxika astoa bere gurdiarekin batera, eta Jainagaren trikiti eskola.Aurten Mauleko kaldereroak edo kauterak ere etorri zaizkigu Tokia Theatre antzerki taldearen eskutik eta iragarri bezala pasa den otsailaren 16an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera kaldereroen jaia ospatu genuen.
Tokia Theatre antzerki taldea Kauterak ikuskizunarekin etorri zen Eibarrera. Zuzeneko musika, su-jokoak,
mozorro ikusgarriak, hanka-luzeak eta
aktore talde profesional batek osatzen dute Kauterak ikuskizuna. Kalejiran zehar batu zitzaizkigun hartzarekin batera Eibarrera heldutako kauterak eta gure kaldereroen abesti eta dantzekin bat eginik heldu ziren Untzaga plazaraino.Untzaga plazan beraien ikuskizuna eskaini ziguten han bildutako jende guztiari eta Urbat waterpolo taldeko jokalariek urteroko pregoia bota ostean azken kantu eta dantzekin bukatu genuen emanaldia.
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen
Argazkiak: Felipe Loyola

Erantzunak
Nork: aritz.2007/02/28 13:02:55.999 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: oier.2007/02/28 15:30:25.230 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier