Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 16an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa.
Aurten, gainera, bidaide bereziak
izango dituzte kaldereroek. Mauleko Tokia Theatre antzerki taldearen eskutik
Kauterak ikusgarria izango dugu Eibarren, kaldereroekin batera ostiral
arratsaldean. Zuberoako inauterietan agertzen diren pertsonaiak dira
Kauterak, eta hain zuzen ere, Kaldereroak esan nahi du Kauterak hitzak, beraz,
kaldereroen jaia ospatzeko beste modu bat ekarriko digu Tokia Theatrek
Eibarrera.
Kauterak, tradizioa berrikusiz
Mauleko Tokia Theatre taldearen Kauterak ikusgarria izango da
aurtengo Eibarko Kaldereroetako nobedade nagusia. Zuberoako
maskaradetan ohiko pertsonaiak dira kauterak, kaldereroak. Tradizio
horretatik abiatuta kale ikusgarri berria prestatu du Tokia Theatrek.
Thierry Truffaut ikertzaileak inauterien inguruko ikuspegi aberatsa
eskaini die eta hortik abiatutako pertsonaia, tramankulu, izaki
beldurgarri, eta inauterietako osagai bitxiekin osatu da Kauterak.
Zuzeneko musika, su-jokoak, mozorro ikusgarriak, hanka-luzeak eta
aktore talde profesional batek borobiltzen du Kauterak ikusgarria.
Eibarren eskainiko duten emanaldian Kaldereroen kalejiran, ibilbidean joango dira konpartsan sartzen Kauterak ikusgarriko pertsonaiak eta eszenak. Untzagara iritsitakoan emanaldi ikusgarria eskainiko dute bertan. Aipatu beharrekoa da Kauterak ikusgarri hau Eibarren aurkeztu ahal izateko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eskainitako laguntza berezia. Kezka dantza taldea, Eibarko Udala eta EKEren elkarlanari esker izango da Eibarren Tokia Theatreren ikusgarria.
Ibilbidea eta ordutegia
Hauxe izango da aurten egingo den ibilbide eta ordutegia:
- 19.30etan Kaldereroen elkartzea Urkizuk parkean.
- 20.00etan Urkizutik abiatuko dira kaldereroak Untzagaruntz.
- 20.15etan Kauterak bilduko zaizkie Kaldereroei Eibarko kaleetan
- Ibilbidea: Urkizu, Bittor Sarasketa, Estaziño, Errebal, T. Etxebarria eta Untzaga.
- 20.40etan Untzagan Kauterak ikusgarria
- 21.00etan Untzagan, aratusteetako pregoia
- 21.10etan Kaldereoen kanta eta dantzak.
- 21.15etan Hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea.
Kaldereroen konpartsa ohiko pertsonaiek eta taldeek osatuko dute:
- Kalderero dantzari eta kantariak
- Kalderero musikariak
- Hartza eta domadorea
- Pantxika astoa eta kaldereroen gurdia
Urtero bezala herriko hainbat taldek parte hartuko dute Kaldereroen etorreran:
- Kezka dantza taldea
- Kezka dantza eskola
- Etakitto euskara elkartea
- Ustekabe fanfarea
- J.B. Gisasola Musika Eskolako ikasleak
- Jainagaren trikitixa eskola
- Txolarte
- Lagunartea
- Untzagako
adinekoen egoitza
Antolaketa lanak:
- Kezka dantza taldea
- Etakitto euskara elkartea
- Eibarko Udala – Kultura Saila
- Euskal Kulturaren Erakundea (EKE)
Ikusi ondoko loturetan Eibarko Kaldereroen inguruko hainbat kontu interesgarri:
- Iazko Eibarko Kaldereroen kronika
- Kaldereroak Eibarren, historia laburpena
- Eibarko kaldereroen kantak
- Tokia Theatre-ren bloga
- Kauterak ikusgarriaren inguruko informazio gehiago

Idatzi artikulu bat