Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/04 10:44:54.665 GMT+1

Juan San Martin-en omenezko ezpata-dantza

Orain urte-terdi egitekoa zen ekitaldia. Juan San Martin Eibarko seme kuttun izendatzeko urrats guztiak emanda zeuden, eta San Joanetan, bere urtebetetzegunarekin batera egiteko asmoa zegoen. Baina hilabete batzuk lehenago makaldu eta omenaldia baino lehen joan zitzaigun Juan San Martin.
2006-11-17_JSM_ezpatadantza-IZ_240
Euskaltzaina, arartekoa, idazlea, mendizalea, espeleologoa, argazkilaria, historia eta arkeologia biltzailea,... zer ez zen izan Juan San Martin. Kezka dantza taldearen sorreran eta ibilbidean ere izan zuen eragina. 1957an Eibarko Klub Deportiboan hamaika batzordetan ari zen bera sustatzaile lanetan, eta batzorde artistiko-kulturala sortzeko proposamena ere berak egin zuen. Batzorde hori osatuko zuten natura, liburutegia, euskara, argazkilaritza,... eta dantza azpisailek. Eta dantza batzorde hori da, gerora Kezka izena jaso zuena, eta gaurdaino iritsi dena. Eibarko tradizio, kantu, dantza eta ohiturak biltzen lan ederrak egindakoa da Juan San Martin eta hari zor dizkiogu dantza taldearen ibilbidearentzat argigarriak izan diren hainbat ekarpen. Gregorio Santa Cruz-en inguruko liburuaren hitzaurrea berak idatzi zuen.
 
Hori guztia buruan genuen 2006-11-17_JSM_ezpatadantza-IZ_247-ret2005eko ekainean omenaldia egingo zitzaiola jakinarazi zigutenean. Arrateko Amaren dantzak prestatzen ari ginen, eta ezpata-dantza bere aurrean estreinatzea pentsatu genuen. Ez zen posible izan, eta beraz, joan den azaroaren 17an egindako ekitaldian dantzatu dugu ezpata-dantza, bere alargun Mari Paz, seme Oier, eta ekitaldira hurbildutako hainbat eta hainbat erakundetako eta elkarteetako ordezkari eta lagunen aurrean.

Usartza txistulari taldeak lagunduta atera zen taldea Udaletxearen arkupeetatik, plaza erdian zubia egin, azkendariak aurrera pasa, eta Mari Paz-i lora sorta bat oparitu ondoren, ezpata-dantza dantzatu genuen. Ondoren, korrika saio azkarra, arkua udaletxeko sarrera nagusiaren aurrean eta Eibarko alkate soinuaren doinuarekin zubipetik pasa ziren gonbidatuak. Jose Miguel Laskurain txistulari eibartarrak sortutako doinua da Eibarko alkate soinua eta ekitaldi hori izan du estreinaldi seinalatua.

Felipe Loyolak eta IƱaki Zugastik egindako argazki sorta ikus daiteke hemen.

Nork: kezka.2006/12/04 10:44:54.665 GMT+1
Etiketak: ezpata-dantza eibar juan-san-martin kezka | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Martxa honetan egia izanen da 15 urte barruko profezia hori: Arrateko amaren dantzak betidanik egin dira Eibarren!

Animo!

Nork: aritz.2006/12/05 10:59:52.129 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak