Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/11 04:47:44.907 GMT-5

Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen

Badugu lan piskat eskailera mekanikoekin. Herriko kale aldapatsu guztietan (ba al dago aldaparik gabeko kalerik Eibarren ala?) jartzen ari dira eskailera mekanikoak, eta martxan jartzen den bakoitzarekin inaugurazio ekitaldia eta aurreskua egin behar. Han eta hemen azaldu izan dugu eskailera mekaniko batzuen aurrean dantza egitearen absurdua, baina Udalak ez du protokolo hori gauzatzeko beste osagai egokiagorik aurkitzen, eta guk ez dugu Udalarekin dugun lan-harreman giro ona hautsi nahi.
2006-10-07_EskilaraMek-Ipurua_6266
Arrateko dantzetatik hasita, soka-dantzaraino, dantzari-egun, dantza eskola, plazara-dantzara eta abarreko ekitaldi guztietan behar dugun laguntza (azpiegiturazkoa zein ekonomikoa) eskaintzen digu Udalak, eta aurten gainera Flandriako bidairako ere laguntza berezia eman(go) digu. Guk behar dugunean Udalaren laguntza izaten dugu, eta beraz, legezkoa dirudi haren eskaerei erantzutea, noizean behin zentzu handirik gabeko saioren bat egin behar bada ere. Hala ere, ahal dugunean jarraituko dugu ekitaldi horren inguruko gure kezka agertzen.

Oraingoan Ipuruako eskailera mekanikoak inauguratu dira, urriaren 7an izan da, eta Ander Fernandez-ek egin ditu dantzari lanak Usartza udalaren txistulari taldeak lagunduta. Argazkia IƱaki Zugastirena da.

Nork: kezka.2006/10/11 04:47:44.907 GMT-5
Etiketak: dantza eibar aurreskua agurra ipurua eskilara-mekanikoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Erakunde publikoek badute erantzunkizunik dantza taldeen bizirautean. Normalean, kulturaren alde muxutruk ari den jendearen lana sustatu beharko lukete.

Zuen estekei jarraituz aspaldiko testu batzuetara heldu naiz, non talde batzuek ezkontzetan arkuak egitetik finanziatzen baitiztuzten haien buruak. Niri ez zait hori duina iruditzen, baina batzutan beste erremediorik ez dago.

Horregatik uste dut erakunde publikoek dantza taldeei (eta beste alor batzuetako taldeei ere) laguntza ekonomiko handiagoa eman beharko lieketela haien bizirautea bermatzeko.

Gaur egun, tamalez, hori luxua da, beraz, aprobetxatu.

Nork: aritz.2006/10/12 02:02:19.648 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Saiatzen ari gara ekitaldi zehatzen bidez Udalari ikustarazten gure jardunak haien laguntza merezi duela, eta jardun zehatz horietarako eskatzen dugu dirua, ez dugu taldearen biziraute hutserako eskatzen. Herriko jai nagusietan eta auzoetan dantzatuz, eta elkarte desberdinen eskaerei erantzunez zerbitzu publiko bat betetzen dugula frogatu nahian gabiltza. Arazoa da, gure ustez zenbait protokolotan (eskailerena adibidez) gure parte hartzeak ez duela zentzurik gure ustez, baina Udalak ez duela berdin ikusten hori eta egoki ikusten duela bertan dantza egitea. Ez dugu gaizkiulertzerik eragin nahi (alegia, ez dantzatzea erabaki eta Udaleko ordezkariek beraien aurkako erabakia dela pentsatzea) eta beraz, gure jarrera ulertuko duten ziurtasuna ez daukagun bitartean zapuak jaten jarraitu beharko dugu.

Nork: oier.2006/10/16 04:52:31.143 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Errenferentziak:

...a href="http://www.danbaka.com/albisteak/5-twisters">http://www.danbaka.com/albisteak/5-twisters Beste blog interesgarri bat honakoa da: http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ipuruan-ere-eskilara-mekanikoak-...

Erreferentzia: Blogen komentaketa - XGren bloga 2006/10/12 17:37:24.618 GMT-5

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak