Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/24 11:35:04.444 GMT+2

Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

1937an, gerratik ihesi, Euskal Herritik Ingalaterrara bidali zituzten ume asko eta asko. 1937ko maiatzaren 21an, milaka haur sartu zituzten 'Habana' ontzian, eta Santurtziko portutik abiatu zen itsasontzia. Southampton-en lehorreratu ziren umeak eta bizitza berri bat hasi zuten Ingalaterran.

Herria utzita, gurasorik gabe kasu gehienetan, eta anai-arreben babesean zenbaitetan, Ingalaterran egin zuten bizimodua gerrak kanporatu zituen ume haietako gehienek. 70 urte betetzen dira egunotan, eta "gerrako umeen" oroitzapenak inoiz baino biziago daude. Horietako asko bildu eta ekitaldi bat egingo da Southampton-en asteburuan, maiatzaren 26an, larunbatean hain zuzen ere. 2007-05-06_SantaKurutz-soka-dantza-OA 145

Basque Children of '37 izena daraman elkarteak antolatu du ekitaldia Ingalaterra hegoaldeko herri honetan. Denera, gerratik salbu jartzeko Euskal Herritik atera zituzten 4.000 umeri egingo zaie omenaldia. Ekitaldi horretan parte hartuko dugu Kezkako lau dantzarik.

Besteak beste soka-dantza dantzatuko dugu, eta espero dugu haietakoren batzuk batuko zaizkigula sokara. Irati Kortabitarte, Eneritz Ganboa eta Aiert eta Oier Ibarbia dantzariak, eta Andoni Urbieta eta Eneko Lasuen Elgoibarko Udalaren txistulariak doaz emanaldi honetara.

Nork: kezka.2007/05/24 11:35:04.444 GMT+2
Etiketak: dantza dancing dance londres basque kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak