Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/13 05:32:05.960 GMT-4

Hiru baserri asteburu bakarrean

Urteak pasa daitezke El Caserio zarzuela batean dantza egitea egokitu gabe eta hara asteburu bakarrean hiru tokatu zaizkigu! Bat Eibarren, Coliseo antzokian eta bi Malagan, Teatro Cervantes-en.

El Caserio Eibarren

Bilboko Ensanche abesbatzak ekarri du Jesus Guridiren zarzuela famatua Eibarko Coliseo antzokira. 2007-06-08_El-Caserio-Eibar_AU_9307 Ekainaren 8an, ostiral iluntzean izan da. Ana Begoña Hernández, Andeka Gorrotxategi eta Izaskun Kintana abeslariak aritu dira Mario Kintana pianojoleak lagunduta. Ohi bezala prozesio ostean iritsi ziren dantzak. Malen Ulazia, Josu Garate, Iraia San Ildefonso, Aiert Ibarbia, Eneritz Ganboa, Oier Ibarbia, Ainhoa Lendinez eta Ekhi Zugasti aritu ziren dantzan. Musikariak Andoni Altzibar, Roberto Altzerreka eta Iñaki Barua txistulariak eta Aintzane eta Ander Agirrebeña trikitilariak izan ziren. Dantzari-dantzako zati batzuk eta Arratiako jotak eskaini zituzten.

El Caserio Malagan

Argia dantzari taldearen eta Bilboko Arriaga Antzokiaren eskutik joan gara Malagara Teatro Cervantes ederrean El Caserio zarzuelan dantza egitera. 2007-06-10_Malaga-ElCaserio 030 Goi mailako produkzioa izan da, puntako abeslari eta aktoreekin osatutakoa. Besteak beste Jon Plazaola eta Mikeldi Atxalandabaso tenoreak, Rocío Ignacio sopranoa eta Juan Jesús Rodriguez baritonoa abeslari lanetan, eta Loli Astoreka eta Lander Iglesias aktore lanetan. Malagako Orkesta filarmonikoa Juan de Udaetak zuzendu du, Malagako Opera abesbatza Francisco Herediak gidatu du eta eszena zuzendaria Maribel Belastegi izan da.

Enrike Izagirre, Irati Kortabitarte, Zuriñe Torre eta Oier Araolaza ibili dira dantzari lanetan eta txistulari Andoni Urbieta Elgoibarko Udalaren taldekoa. Prozesioaren ondoren binangoa, aurreskua eta galaien esku-dantza dantzatu ditugu.

Ekainaren 7an iritsi ginen Malagara, ensaio orokorrean gure parte hartzea txertatu eta ekainaren 9an eta 10ean, larunbatean eta igandean, izan dira emanaldiak beteta zegoen antzokian. Malaga bera eta inguruko hondartzak ezagutzeko tartea izan dugu, bertako Corpus prozesioan "Los seises" ikusteko aukera izan dugu eta baita ikuskizunean parte hartzen zuten aktore eta abeslariekin primeran pasatzeko ere.

Nork: kezka.2007/06/13 05:32:05.960 GMT-4
Etiketak: zarzuela dantza eibar malaga teatro-cervantes el-caserio coliseo kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak