Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/07 11:54:05.896 GMT+2

Hemen da koko-kronika 2009

Garizumaren amaierarekin batera dator aurtengo koko-dantzen kronika. Otsailaren 14an atera ginen koko-eskean eta koko-dantzan Eibarko baserrietara.

Goizeko 7.30etan Portalea Kultur Etxean bildu, eta batzuk oraindik erdi-lo zeudela hasi ginen bakoitza bere koko-jantzia janzten. Ordubete beranduago, furgonetetan sartu eta eguneko lehen agerraldia egin zuten koko-marru eta koko-dantzariek merkatu plazan.
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 008
Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza trikitilariekin hirukotea osatuz Jose Miguel Laskurainek dultzaina jo zuen egun osoan.
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 060
Jainagak trikitia jotzeaz gain baserri bakoitzera ze ordutan iritsi ginen apuntatzeko lana hartu zuen, eta horri esker dakigu 9:00ak puntuan geundela lehen baserrian, Eskaregin. Eluts genuen hurrengoa, baina osasun arazoak zirela aurtengoagatik txanda-pasa egin genuen. Don Eusebiok txapligua jaurti, soinua, dultzain eta panderoa jotzen hasi, eta karnabalaren eromena iristen zen baserri bakoitzera
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8357 2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8809
Segidan etorri ziren Agirreazpikoa, Azaldegiazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa eta Azpiri. Mandiola eta Gorosta auzoetan paraje ederretan ibili ginen, mendian gora eta behera, eta baserri bideetan kantuan eta dantzan.
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8456
Mamarruak aurretik bidea irekiz, burburixo zaratosuak ondoren, musikariak, koko-dantzariak, masusta eroak edonon, Hartza hara eta hona, eta atzetik Don Eusebio, Batista Kojua eta Arraguetako Ama Birjina, Maria eta Petra, Manuela eta Kattalina, Sasikartia, Paguanekuak...
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8405
Txapligua bota eta kalejira zaratatsuan iristen ginen baserrietara. Ondoren koko-dantza, bere fox-trot, arin-arin eta makila-dantzarekin. Koko-eskeko kantua, saria pasa eta azken kantua eta korneta hotsarekin berriz ere kalejiran agurtzen ginen.
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8377 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 207 2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8522
Baserri guztietan harrera bikaina egin ziguten eta 10:30ak aldera Azpirira iritsi ginenean hamarretako ederra genuen zain. 
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 186 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 221
Tripa ondo beteta eta gorputza berotuta, Arlaban eta Asolagainekoa egin genituen, eta hortik, basoko bidezidorretik Asolabarrira iritsi ginen. Asua-ra bisita egin, eta furgonetak hartuta Arrateko bidera jo genuen.
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (212)
Miraflofes eta Milatxori, Amezabalegigoikoa, Asola aldea, Amezabalegiabeletxea, Pagaegierdikua eta Pagaegiabeletxe. Bazkalordua ere bazetorren eta Gisasola eta Iturraoabeletxe bisitatu ondoren Arratera iritsi ginen, 15:30ak jota, Kantabrian eseri, eta indarrak berreskuratzera.
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9092
Eguna bikain zihoan, eguraldi onarekin eta musika eta dantzaz gozatuz, baina ordutegi aldetik, apur bat atzeratuta eta arratsalderako lanak pilatuta. Bostetan abiatu ginen Arratetik eta berahala ginen Pagola-txabolan, eta handik Altzaga, Ixua, Ixua jatetxea, Ixua jatetxe ondokoa, usartza, Akondia... Iluntzen ere hasi zen, eta Berretxinagabekora iritsi orduko eguzkia ondo ezkutatuta zegoen. Ilunpetan bukatu genuen Neberan, 19:15ak ziren.
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9380 2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9394
Kalera jaitsi eta zain genuen Mauxitxa txaranga. Zuloaga, Toribio Etxabarria, Untzaga eta Fermin Calbeton kaleetan ibili ginen 21:30etan, kalera atera ginenetik 13 ordura, Portalera itzuli ginenean. Gauzak bildu eta afaltzera, baserritarrek emandako jakiekin Ganboa eta Zugastik prestatutako afari ederraz gozatzera.
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (508)
Egun luzea, zalantzarik gabe, baina bete-betea ere bai. Beti bezala Iñaki, Fernando eta Felipe fotografoak jo eta ke aritu ziren. Hemen Iñaki eta Fernando.
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (357)
Baserritarrek egindako harrera izugarria izan zen. Haiek dira koko-dantzan protagonista nagusia eta beraien etxeetako ateak parez pare ireki eta gure otarrak jaki, edari eta baserriko produktuz bete-bete dizkigutenak oraingoan ere
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 065 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 115 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 149 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 281 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 294 2009-02-14_Koko-dantzak_FL 345 2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9156 2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9190 2009-02-14_Koko-dantzak_FR (397)
Don Eusebio eta Koko-buruzagia
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 279
Koko-dantzariak
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 349
Mamarruak
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 191
Masustak
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (266)
Burburixuak
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (193)
Paguanekuak
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9105
Aixerixak
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 131
Kattalina eta Manuela
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (132)
Jainaga, Narbaiza eta Laskurain
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (276)
Batista Kojua eta Arraguetako Ama Birjina
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (291)
Martin perratzailia
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (372)
Sasikartia
2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8806
Hartza
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (434)
Maria eta Petra
2009-02-14_Koko-dantzak_FR (363)


Eta horra bideoa, Iker Lazpitak grabatu eta Andoni Zabalak editatu duena.

Nork: kezka.2009/04/07 11:54:05.896 GMT+2
Etiketak: koko-dantzak 2009 eibar kezka inauteriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak