Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/30 12:21:03.717 GMT+2

Goimendiko ermitaren itzalean soka-dantzan

Eguraldi ederra egin digu aurten ere Goimendin. Uztailaren 25a jai izan da aurten berriz, eta beraz, Santiago egunean bertan ospatu da erromeria Gomendin, Azurtza baserriaren ondoko Santiago ermitan.

Izer eta Lutxurdixo trikitixarekin, Joxe Agirre eta PeƱagarikano bertsotan, umeentzat jolasak, eta kezkakoak soka-dantzan, horixe zen meza osterako plana. Soka-dantzarako kuadrila polita nahiko erraz juntatu zen. Josu Garatek Azurtzakoa zuen aita, eta berak egiten ditu aurreskulari lanak bertan. Enrike Izagirrek egin zituen atzesku lanak, eta Joseba Aranzabal eta Luken Aranburu aritu ziren zerbitzari lanetan. Andoni Altzibar txistuarekin eta IƱaki Barua atabalarekin aritu ziren soka-dantza jotzen, eta azken fandango eta arin-arina Izer eta Lutxurdixok jo zuten.

Zuhaitzek inguratuta eta eguzpi printzak tarteka sartzen direla kolore ederrak agertzen dira beti Goimendiko soka-dantzaren argazkietan.
Goimendi soka-dantza 2008 010 Goimendi soka-dantza 2008 063 Goimendi soka-dantza 2008 070 Goimendi soka-dantza 2008 103

Nork: kezka.2008/07/30 12:21:03.717 GMT+2
Etiketak: soka-dantza santiago goimendi 2008 azurtza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak