Handik bi egunera, hilaren 19an, astelehenean, Patxi Usobiagari ongietorria egin zitzaion Eibarko Udaletxean. Patxi kirol eskaladako munduko txapeldun izan da aurten 2. aldiz eta zoriontzeko antolatu zen ekitaldian agurra dantzatu zion Oier Araolazak.Azaroaren 25an Eibarko Bakailao Kofradiak, urtero moduan kofradiakide berriak izendatu ditu. Aurtengo ekitaldiak 14. edizioa izan du eta kofradiakide berriak Euskadi Irratiko albistegietako zuzendari den Odile Kruzeta, J.D. Arrate eskubaloi taldea eta Cielito Eibarko Musika Banda izan dira. Josu Garateri tokatu zitzaion hauei agurra dantzatzea. Hiru ekitaldietan Usartza txistulari taldekoek jarri dute musika.

Idatzi artikulu bat