Basque Children UK'37 elkarteak antolatutako ekitaldiak Ingalaterran bizirik diren umeetako batzuk eta Euskal Herrian bizi diren beste batzuk bildu zituen Southamptoneko Unibertsitatean. Haien inguruan senideak, lagunak, ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta bestelkoak bildu dira. Orain 75 urte, 4000 ume eta haiekin batera joan ziren irakasle eta laguntzaileen exilioa gogoan hartu eta ahanzturan erortzen ez uzteko asmo sendoa dute denek.
Unibertsitatean antolatutako ekitaldi guztietan parte hartu genuen. Protokolozko dantza eginez batzuetan, musika eta kantuen bidez giroa berotuz bestetan, eta baita emanaldia eskainiz arratsaldean.
Gerrako umeetako batzuk, denon aurrean eskainitako testigantza eta kontakizun latzak izan ziren jardunaldiko unerik hunkigarrienak. Gure aldetik, laurogei urtetik gora dituzten umeen artean, Eibarko senideak zituen bat ere ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Egindako dantza bakoitza gogotik txalotu eta eskertu ziguten, eta horrelakoetan gustura geratzea erraza da. Jardunaldia jarraitzen bisitari berezi bat ere izan zen. Itziar Mendizabal, Royal Balleteko dantzari hondarribiarra. Orain 60 urte, gerrako ume batek, Pirmin Trekuk, dantzatu zuen konpainia berean dago Mendizabal, eta Trekuren nondik norakoak eta bere exilio-lagunen bizipenak ezagutzeko aukera izan zuen.
Guretzat berriz, a zer nolako konpromisoa, maila horretako dantzari profesional baten aurrean dantzatzea... Durangaldeko dantzari-dantza eta Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait dantza, doinu zahar batzuk eta soka-dantza dantzatu genituen.
Gari Otamendi añorgarrak lagundug gintuen Southamptonera Kezkako troupean, eta bera jarri genuen lehenengo lanean, erreberentzia dantzatzen.
Jose Miguel Laskurain txistulariak nahikoa lan izan zuen Southamptonen, kalejirak, girotze lanak eta dantzariei laguntzen. Bereziki estimatzen dute Gerrako Umeek txistuaren soinua, eta gogotik eskertu eta txalotu zuten Laskurainen prestutasuna.
Dantzari-dantza eta brokel-dantzako zenbait piezaren ondoren, doinu zahar batzuk: txakolin, ormatxulo eta punta-motz.
Eta emanaldia borobiltzeko, soka-dantza. Itziar Mendizabal gonbidatu genuen aurreskuaren agurra jasotzera, eta Carmen Kilner, Gerrako umeekin Southamptonera bidaiatutako andereñoaren alaba eta Basque Children UK'37 elkarteko kidea atzeskuaren aurrera.
Azken fandango eta arin-arinean Itziar Mendizabal, eta gerrako umeen senideetako batzuk animatu ziren gurekin dantza egitera.
Eibarko familia daukan Basauriko Gerrako umeetako batekin argazkia.

Idatzi artikulu bat