Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/13 11:53:12.874 GMT-5

Flandriara goaz abuztuan!

Kezka Dantza Taldeak Beljikan, Sint-Niklaas hirian ospatuko den Volkskundstweek 2006 Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du aurtengo udan. 2006ko abuztuaren 13tik 18ra ospatuko da jaialdia.

Volkskunstweek 1976. urtean antolatu zen lehen aldiz, eta bi urtetik behin antolatzen da harrezkero. Hona jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda:

  • Kulturno-Umetnicko Drustvo "Zlatibor" - Serbia
  • Dziga - Letonia

  • Hawick - Eskozia
  • Speelschaar Ossaart - Sint-Niklaas
  • Kezka Dantza Taldea - Euskal Herria

Beljikako iparraldean, Flandriako bihotzean dagoen hiri bat da Sint-Niklaas. 70.000 biztanle ditu, eta Beljikako hiri handienetakoa da Brussela, Antwerpen eta Gante ondoren. Waas eskualdeko hiriburua da Sint-Niklaas, eta merkatal eta kultur gune garrantzitsua du.

Waas eskualdean dantzan

Egoitza nagusia Sint-Niklaas-en du jaialdiak, baina inguruko hainbat herritan eskainiko dira emanaldiak: Kruikebe, Sinaai, De Panne, Niewkerken,…

Kezkakoekin batera ohikoak ditugun errefuertzoak, alegia Elgoibarko Haritz-eko lau lagun etorriko dira Flandriara. Abuztuaren 11an abiatuko da 35 dantzarik eta musikarik osatutako espedizioa.



Sint-Niklaas map - Tagzania

Nork: kezka.2006/07/13 11:53:12.874 GMT-5
Etiketak: dantza flandria beljika kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak