
Nahiz eta festa bezperan hasi, Kezkako dantzariok antolatutako Plazara Dantzara erromeria San Andres egunean bertan egin ohi dugu urtero. Denera, Kezkako dantzariak, dantza eskolako umeak, dantza ikastaroko ikasle finak, eta ikusle izatetik dantza egitera pasatu ziren hainbat eta hainbat pertsona bildu ginen Eibarko Untzaga plazan eguerdiko 13:00ean. Jainaga eta Narbaiza trikitilarien kalejira, fandango eta arin-arin, bals, korrido eta jautziekin ordubete inguru egon ginen eskuak eta hankak astintzen, batzuk biharamonari aurre egiten, bezperako ajea kentzeko asmoz, eta beste batzuk parrandan hasteko gogoz. Tartean, nekazal azokaren sari banaketa ere izan zen.

Nahiz eta hasiera batean hotz egin, giroa poliki-poliki hasi zen berotzen eta bukaerarako, tripak ere dantzan genituela, taldeko argazkia atera eta denok bazkaltzera! Hala ere jai giroa ez zen hor amaitu, batek baino gehiagok gauean ere dantza jarraitu baitzuen.
Hona hemen aurtengo San Andres eguneko argazki sorta.

Idatzi artikulu bat