2005eko martxoan, ikusi gintuen azkenengoz dantzan Fernandok.
Pas de
Basque ikuskizuna eskaini genuen Zizurkilen, eta emanaldi bukaeran
pozik etorri zitzaigun zoriontzera. Ohikoa zuen irakurketa
zorrotza egin zigun, gozatu zuela aitortu eta irriparrea ezpainetan
hango eta hemengo dantzek pizten zizkioten irakurketa sinbolikoen berri
eman zigun.Bere agur ekitaldia alaia izan zedila eskatuta joan zitzaigun pasa den astean Fernando, eta eskaera horri erantzun nahirik behin baino gehiagotan goraipatu izan zizkigun Arratiako jotak hautatu genituen. Fernandoren lagun eta Eibarko eta Euskal Herriko euskaltzaleen bilera handia izan zen larunbatean, uztailaren 15ean, Txantxazelain ospatu zena Fernando Muniozgureni azken agurra emateko.
Fernandoren proiektu amaigabeen sarean behin baino gehiagotan eroritakoak aritu ziren dantzari eta musikari. Ane Sarasketa eta Enrike Izagirre dantzan, eta Adolfo Jainaga soinu txikiarekin, Inma Albizu panderoarekin eta IƱaki Barua kaja txinarekin.
Eskerrikasko Fernando!

Idatzi artikulu bat